igandea, uztaila 01, 2007

PP2: Tik titular koherente-ahaltsuak tu hizkuntza koherente-ahaltsuak

[Erantzunez tu Patxi Petrirena burúz bere erantzuna tu Erramun Gerrikagoitia, zein irakur daiteke hemen. Ikus halaber PP1.]

Dio hak G. Martín Vivaldi an bere liburua deitzen "Curso de redacción" (oso aipatua):
Se titula la noticia, no para despertar la curiosidad del lector, sino para satisfacerla, para atraer el interés del lector por medio de una declaración inteligente e inteligible. Si hay que adivinar lo que se dice o leerlo dos veces, el título es débil.
...
Nunca debe exagerarse en los títulos, ni poner demasiado énfasis en lo que se dice con el afán publicitario de atraer la atención. Hay que ser justo y preciso en la expresión. No intente nunca sorprender la buena fe del lector: es peligroso y, a la larga, desprestigia. Piénsese que a la gente no le gusta que la engañen. La verdad es de por sí suficientemente atractiva. [335. or.]
Hortxe dauzkagu bi aipu beté intuizio arras sugerenteak burúz zér den eta zér ez den titular informatibo bat.

Bistan da, titular informatiboetan ez da egon behar zirrikiturik tzat interpretazio okerrak (totalak edo partzialak). Esan nahi baita ze irakurleak zapaldu behar du lur segurua kin pausu segurua an norabide segurua, koherentea, dudabakoa, sorpresabakoa. Zeren bide erdiko dudak zuzendu beharrak ez dira orokorrean gauza ona, eta, epe luzean, desprestigiatzen dute medio bat, eta ... hizkuntza bat (baldin ezagutzen bada alternatiba ahaltsuagorik, behintzat).

Izanez ere, alde batetik dauzkagu titular diskursiboak (eta bide beretik: esaldi diskursiboak, ordena diskursiboak edo/ta sintaxi diskursiboak), ahaltsuak, irekiak, neutroak, pausatuak, reflexiboak, ondo autonomoak, ..., eta, gero, bestetik, dauzkagu titular adierazkorrak (eta bide beretik, esaldi adierazkorrak, ordena adierazkorrak edo sintaxi adierazkorrak), ahalgabeak, itxiak, enfatikoak, urgentziaz beteak, bapatekoak, ondo kontextualak, ... zein baitira komunikatiboki askoz mugatuagoak eta primarioagoak ezi euren kide diskursiboak.

Sintaxiak ere, berdin. [123] [ Ikus erantzun honen jarraipena]

Etiketak: ,

1 Comments:

Blogger Patxi said...

Gaia oso interesgarria da, dudarik gabe (oso interesgarria da gaia, dudarik gabe).

Martin Vivaldiren aipuan ageri den guztiarekin bat nator. Baina hortik ez da inola ere segitzen, nire iritziz, 'Berria'ko izenburuak txarrak direla. Frantziako Gobernuak zergak murriztuko dituelako kasuan, egindako aukeraren alde agertu nintzen, eta berriz ere ager ninteke, nahiz eta egokitzat jotzen dudan, orobat, "Frantziako Gobernuak ontzat eman du zergak murrizteko lege proiektua" (uste dut ulertzen zela ez dudala txartzat jotzen hori).

Titulu gehiagoren bila, gaurko egunkarira jo dut. Eta badago gaia, badagoenez. Era askotako tituluak ageri dira, diskurtsoaren ikuspegitik (eta ez arreta-pizte artifizial edo desegokiaren ikuspegitik). Hona batzuk, arin-arin iruzkindurik. Lehena, azaleko titulu nagusia da, bi lerrotan apailatua (ez dakidanez lerroak nola banaturik agertuko diren hemen, / zeinuarekin adieraziko dut lehenbiziko lerroaren amaiera):

Yemenen, gutxienez, euskal herritar bat / hil da, turisten aurkako atentatu batean

Lehenik eta behin, aipagarria da esaldiak eskatzen dituen koma guztiak jarri izana tituluan; hiru, hain zuzen ere. Jakina da egunkari askok kontrako jokaera dutela, zorrotzago zainduko balute bezala estetika (nolabait esanda) diskurtsoa bera baino.

Bigarrenik, beste hurrenkera bat ere bururatzen zait:

Yemenen euskal herritar bat hil da, / gutxienez, turisten aurkako atentatu batean

Ez nekike esaten hobea den edo ez (besteak beste, ez dakit lerro-banaketa hori sartuko zen zabaleran: hori ere kontuan izan behar da).

Beste bi titulu, gehiegi ez luzatzeko. Zortzigarren eta bederatzigarren orrietako izenburu nagusiak.

Botoen %6rekin hartu du PPko / Regina Otalorak Lizartzako alkatetza

Titulu adierazkorra, Josu, nahi baduzu, baina... esan nahi duena esateko modu bakarra da hori! Lehengo egunean Erramun Gerrikagoitiak iruzkindutako titulu baten antzekoa (ikus, nahi izanez gero, http://referentziak.blogspot.com/2007/06/jakin-nahi-nuke-ea-zer-ahal-luke.html
).

Gipuzkoako EAren batzarrak oniritzia eman dio EAJrekin Diputazioan hitzartzeko saioari

Lehengo eguneko "Frantziako Gobernuak" haren kontra-adibidea: apustu garbia egin da 'Gipuzkoa' eta 'EA' aurretik ematearen alde, eta kasu honetan bat egiten du (uste dut) Erramunek proposatzen zuen eta zuk Josu proposatuko zenukeenarekin.

Ikusten denez, tituluak ez dira eskema hertsi baten arabera egiten, baizik eta behar diskurtsiboak eskatzen duenaren arabera. Horretan nago ni, behintzat.

Patxi P

asteartea, uztaila 03, 2007 3:23:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home