ostirala, maiatza 11, 2018

Euskatzaindiak hor erabat asmatu du eta indar guztiekin txalotu behar zaio

2011. urtean, Euskaltzaindiaren corpus-batzordeak esan zuen (ustezko) galdegaiak ez duela toki jakinik esaldiaren baitan (Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa, 2011:53):
Berez, ez galdegaiak eta ez ustezko galdegaiak dute toki jakinik esaldiaren baitan. Azentuak markatzen du galdegaia, eta ez esaldiaren baitako kokapenak. Idatzian, testuinguruak laguntzen digu galdegaia atzematen. (Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa, 2011:53)
Hala eginez, Euskaltzaindiak ez du soilik jo aldé euskararen tradizio idatzi zaharra, ez du soilik jo aldé praktika mintzatu oso zabaldu bat (eta esango nuke ze oso bereziki an testuinguru landuak), baizik-ze, gainera, jo duela aldé estruktura progresibo klave bat, zein gaur egun dén ezinbestekoa afin joan garatzen diskurso progresibo, orekatu eta potentea.

Euskaltzaindiak hor erabat asmatu du, eta indar guztiekin txalotu behar zaio. Ez digu inori kendu gure aukera tu erabili aditzaurreko galdegaiak noiz nahi dugun (ezta, jakina, Juan Garziari ere bere aukera tu erabili beti-ere aditzaurreko galdegaiak, hala nahiago badu), onartzen direlarik aditzosteko galdegaiak ere. Perfekto!

Gero, 2014. urtean, itzuliko zen Juan Garzia bere filosofia pobretzailearekin.