Orriak

igandea, uztaila 01, 2018

Problema ez da Altube

Aurreko sarreran ikusi dugularik nóla Altubek proposatu zuén bere galdegai-legea (besteak beste), orain irakurriko dugu nóla Luis Villasantek (1974) dioskun ze Altuberen legea neurri handi batean onartua izan da gure artean:
Urte batzuk geroago, Altube tar Seber euskaltzainak Erderismos bere liburua argitaratzen du (Bermeo, 1930). Euskera aldizkarian eta bai liburu berezi bezala ere zabaldu zen.
Euskararen joskera jatorra nola den aztertu eta ikertu nahi da liburu hunetan. Azterpen zehatza eta sakona egiten duela ezin da ukatu. Batez ere hitzak esaldi barruan eta esaldiak elkarrekin nola kateatu behar diren ikertzen du Altubek, eta idazlearentzat legeak ematen ditu. Bere ikertze hoiek egiteko herrira, aho-euskarara jo du Altubek. Herriko euskara, Gernika inguruan berak entzuten zuena, hartu du iturburu eta eredu bezala. Hau ere ez galbahetu gabe, ordea, herrian entzuten dena ez bait da zuzen. Hortik aterako ditu euskal joskeraren erregelak idazleentzat. Eta erregela hoiek neurri handi batean onartuak izan dira gure artean.[Villasante, "Euskara idatziaren joskera. Euskal idazle zaharren gaitzestea XX. mendean", 1974:327]
Eta azpimarratu behar da ze, gaur egun ere, adibidez Berria egunkaria irakurriz, konturatuko gara ze Altuberen galdegai-legea osasuntsu dabilela, antzera nola ere ze Altuberen joera garatzaileak ahaztuta  daude. Problema, bistan da, ez da Altube. [308] [>>>]

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina