asteazkena, maiatza 08, 2019

"harik..." prepositibo soila, aspaldi ere erabilia

Aurreko sarreran mintzatu gara buruz estruktura bikoiztuak, nola hori zeintan "nahiz..." prepositiboa eta "...arren" postpositiboa erabiltzen dirén batera.  

Elkarrekin ere erabil daitezke "harik..." eta "...arte" (pre eta postpositiboa), bikoizturik. Ikus ondorengo adibidea, zein aurkitzen baita an Euskara Batuaren Eskuliburua [Euskaltzaindia, 2018]:
(HARIK (ETA)) Gutxieneko aprobetxamendua lortzen ez duen langileari IVAPek ez dio ondorengo ikasturteetarako lanorduz kanpoko ikasketarik onartuko, harik eta langileak bere kabuz 11. oinarrian ezarritako gutxieneko aprobetxamendua lortu arte. [EBE, Euskaltzaindia, 2018]
Hor dugu beraz, aukeran, estruktura bikoitz hori (non, bide batez esanda, aditz subordinatua ez datorren jokatua), hala nola ere aukera postpositibo soila (soilki "...arte" erabilita), baina, galdera da: inoiz erabili al da estruktura prepositibo soila (soilik "harik..." erabilita)?

Eta lehenengo erantzuna hauxe izan liteké:
  • inoiz erabili ez balitz ere, hortxe legoke aukera, hortxe legoke mekanismoa afin estruktura hori erabili, berdin ere,
zeinen harian aurkitzen dugú, adibidez, ondoko erabilera ganik Etxeberri Ziburukoa an bere Manual devotionezcoa (1627):
Gorputzarekin oraiño iuntatzeko desira / Geldi zaio, harik ekhar dadin bere nahira. EZ Man I 45. [OEH]
non justuki daukagún "harik..." prepositibo soila, aspaldi ere erabilia.

2 Comments:

Blogger Gilen said...

Horrek gogorarazten dit ezen Itsasoko Nabigazioneko liburuan agertzen direla harikdun perpaus espazial batzuk, hala nola:

gero bihurtuko zara harik eta Santa Mariako puntaraino

Eta baita postposiziorik gabekoren bat:

arruta horretan hiru hilez barnetik joanen zara harik eta Arugango gaztelu zaharra, zeina baita hautsia

asteazkena, maiatza 08, 2019 9:02:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

Bai, hala da, "haric" soila edota "haric eta" erabilcen ahal dugu "raino" "eno' edo "arte" formequin ala forma hauec gabe.

haric etcheraino = haric etchea

haric ethor dadin arte = haric ethor dadin = haric ethor

haric ethorri cireno = haric ethorri

osteguna, maiatza 09, 2019 11:09:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home