asteartea, abendua 17, 2019

Leizarragaren erabilera konpletivo deklarativoa

Konpletivoez ari garelarik. ikus dezagun zer zioskun Jose Antonio Mujika euskaltzain urgazleak an bere artikulua hen 1979 titulatzén "Zenbait konpletiboren azterketa J. Leizarragagan" (Euskera, XXV, 1979) buruz erabilera konpletivo-deklarativoak an autore nafarra:
1. Pertsona adizkia gordetzen duten konpletibo deklaratiboak
Leizarragak maizenik, baina ez beti, erabiltzen duen forma, honako hau da: (ezen) ... aditza + eLA:
badaquiçue ecen udá hurbil dela (Mc 13,28)
badaquiçue udá hurbil dela (Mt 24,32)
Erabiltzen du ordea, franko gutxiagotan bada ere, beste honako hau ere: nola ... aditza + eN:
Eçagutu due nola Phariseuae (... ) scandalizatu içan diraden? (Mt 15,12).
Behin, sarrerako orrietan nola... bait + aditza egitura ere ikus dezakegu:
(... ) sendi eraci liedêçat, nola hura baitha desplegatu behar baitzen (... ) (Sar 14).
Sujetozko konpletiboetan, gertatu, heldu etabarren sujetoetan alegia, bait + sintetikoa edo bait + laguntzailea erabiltzen dira:
Eta guerta cedin (... ) populua miraz baitzegoen haren doctrináz (Mt 7,28).
Içanen da, guiçonaren Semea liuraturen baita guiçonen escuetara (Mt 17,22).
Ez dira, ordea, Leizarragagan beste euskalkietako -eNA eta -eNIK ageri. Ezezkoetan, adibidez, beti -eLA edo nola ...-eN erabiltzen ditu eta inoiz ez -eNIK.
Ikusten dugu, besteak beste, nóla Leizarragak ez dun ezezkoetan inoiz erabiltzen "-eNIK".

5 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

cenic, çuenic beçalacoac honelaco casuetan erabilcen du Leiçarragac:

16 Eta orduan baçutén presoner notablebat, Barabbas deitzen cenic.

23 Eta cen hayén synagogán guiçombat spiritu satsua çuenic, eta oihuz iar cedin,

...bat ...cenic/çuenic

asteartea, abendua 17, 2019 7:33:00 PM  
Blogger Gilen said...

Galdera bat. Iruditzen al zaizkizue bi esaldi hauek guztiz ekibalenteak sematikoki?

- Nekez uler ditzaket lotura neuronal adrebes batzuen ondorio diren zure komentario horiek.

- Nekez uler ditzaket zure komentario horiek, zein lotura neuronal adrebes batzuen ondorio diren.

asteartea, abendua 17, 2019 9:19:00 PM  
Blogger Josu Lavin said...

Ez, bigarrenean explicatione bat emaitem da, ezta?

Hau bai:

Nekez uler ditzaquet çure comnentario horiec cein baitira lothura neuronal adrebes batzuen ondorio.

asteartea, abendua 17, 2019 9:40:00 PM  
Blogger Gilen said...

Orduan, bigarrenari koma kenduta:

- Nekez uler ditzaket lotura neuronal adrebes batzuen ondorio diren zure komentario horiek.

- Nekez uler ditzaket zure komentario horiek zein baitira lotura neuronal adrebes batzuen ondorio.

asteazkena, abendua 18, 2019 12:17:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

Hori da, Gilen.

asteazkena, abendua 18, 2019 11:46:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home