ostirala, urria 28, 2005

PSZF(3): Analitiko-sintetiko vs. progresibo-regresibo

PSZF seriea, esan nahi baita "Pello Salabururen Zientzia Faltsua", hasi dá hemen

Bilatzen ari gara kasu linguistikoak non, hasiera batean, daukagu estruktura konsistenteki prepositibo bat à la gaztelania (hor [ia] ez dago kasu sintaktikorik ezta postposiziorik, aditzak sistematikoki doáz aurre euren osagarriak, perpaus erlatiboak doaz atze euren aurrekariak...); non gerora, hizkuntza, berez eta presio berezirik gabe, doan pasatzen a estruktura hibrido eta inkonsistente bat (hor elkarbiziko dira kasuak edo/ta postposizoak kin preposizioak, aditzak joan daitezke atze edota aurre euren osagarriak, perpaus erlatiboak joan daitezke atze edota aurre euren osagarriak...); eta non, atzenean, berez eta presio berezirik gabe ere, iristen baita estruktura konsistenteki postpositibo bat à la japoniera (hor ez da egonen [ia] baliabiabide prepositiborik, aditzak sistematikoki doáz atze euren osagarriak, perpaus erlatiboak doáz aurre euren atzekariak...). Holakorik nekez gertatuko da azpi behar linguistiko konplexuak; non ordena burulehenak markatzen du diferentzia funtzional ondo esanguratsua.

Aipaturiko estadio hibrido eta inkonsistente horrek izan ditzake anitz aurpegi, eta hor, akaso, kabitu liteke euskara klasikoa, non aditzak joan daitezke atze edo aurre euren osagarriak, non perpaus erlatiboak doaz atze edo aurre euren aurrekariak, non elkarbizitzen baitira kasuak edota postposizoak kin baliabide prepositiboak, zein euskararen kasuan aski urriak baitziren.

Estadio hibrido horretan, baldintza arruntetan, hiztunek bilatuko dute bidea buruz garapena (bide hau ez da inola ere zuzenekoa, zeren egon daitezke problema estruktural sendoak); baina, bide horretan hasita ere, gerta daitezke salbuespenezko egoerak eta faktoreak (nola euskararen kasuan) ze lortzen ahal duten ezen desibili daitezen horiek pausu komunikatiboki aurrerakoiak (nahiz inkonsistenteak) zein, akaso soilik baitziren literaturan emanak. Beraz, euskara izan daiteke kasu bat non oso salbuespenezko baldintzek eragin baitute ezen praktikoki desager daitezen ti hizkuntza estandarra hain aurrerapen handiak nola izan daitezke aditz aurreratuak edota baliabide erlatibo prepositiboak nola "zein", konparatibo hain erabilgarriak nola "ezi", edo baliabide final hain interesgarriak nola "afin" (hala ere, euskara ondo biziko bada, lehenago edo beranduago joango dira aditzak aurreratzen, joango dira biderkatzen esaldi erlatibo prepositibo errazki-kategarriak, joango da handitzen baliabide prepositiboen altxorra).

Bistan da, "duda"-egoera hibrido, inkonsistente, problematiko eta inkluso kontradiktorio horretan behar dá, bereziki, perspektiba egokia afin ez oztopatu (eta ahal bada erraztu) bidea. Eta hor dago koska.

Baina Pello Salaburuk aipatzen digu hungariera, non, nire eskura ailegaturiko evidentzia guztien arabera, ez da gertatu goian esandako atzerabidea inondik inora ere (esan nahi baita, ezta salbuespenezko moduan ere), eta beraz, nekez existituko da izen handiko hizkuntzalaririk ze aipatzen baitu halako bilakaera (jakiteetan oinarritzen den Pello Salaburu aparte utzita, jakina).

Zer dago orduan? Ba, begira, bada pasartetxo bat hemen (an "Encyclopaedia Humana Hungarica") non akaso ematen baita gakoa:
Certain postpositions become suffixes. The transitional phase is shown by the development of suffix -re/-re, for example: in the Letter of Foundation of Tihany it is still a postposition: "ohut cuta rea" (óút kútja reá), "azah fehe rea" (aszófő reá), but in the 13th century it is already a suffix: "Balwankure" (Bálványkőre).

Hori da dagoen guztia: zenbait baliabide pospositibo analitiko (kasu horretan esan nahi du: bakarturik edo banandurik zeudenak) bihurtu dirá pospositibo sintetiko (kasu horretan esan nahi du: atzizki edo posposizio adjuntu edo itsatsirik), eta hori izan da Björn Collinder suediarrak (izen handiko hizkuntzalaria baita) objetatu ziona a Otto Jespersen, zeinek mantentzen baitzuen ezen existitzen baitzen joera unibertsal bat an munduko hizkuntza guztiak buruz forma analitikoagoak (aipatutako zentzuan, gauza bat dá kontraposizioa inter analitiko eta sintetiko, eta beste bat ondo diferentea dá kontraposizioa inter regresibo eta progresibo; eta Pello Salaburuk ez lituzke horiek nahastu behar). Ikus dezagun hau an hitzak hon Bichakjian:
Therefore, just as fishes have undergone adaptative changes since the emergence of amphibians, so have languages that have not become head-first developed features that present selective advantages. That is the framework in which Collinder’s oft-mentioned, but seldom properly assessed objections should be placed. Responding to Jespersen, who had stresssed the tendency of I-E (hauek dira hizkuntza indoeuroparrak) and other languages to become analytical, Collinder has argued that such a trend is not universal, and that Hungarian had conversely created case markers out of nouns (1936:58-59 eta 1956:120).
Irudi luke ze Bichakjianek idatziko zuén bere espresio hori "oft-mentioned, but seldom properly assessed" dedikaturik a Salaburu, zeinek eman behar lituzke argumentu gehiago eta iritzi gutxiago. [57] []

Etiketak: , , ,

astelehena, urria 24, 2005

PSZF(2): Zertan oinarritzen dira?

PSZF, esan nahi baita "Pello Salabururen Zientzia Faltsua", hasi dá hemen.

Konsultatu dut "Encyclopaedia Humana Hungarica", eta (hemen) irakurri ahal izan dut ze:
The history of the Hungarian language consists of different phases: the early Hungarian period: from around 1000 BC till 896 AD, the old Hungarian period: 896 - 1526, the middle Hungarian period: 1526 - 1772, and the modern Hungarian period: from 1772 to the present. These periods are linked to historical events, turning points showing the connections between social and linguistic changes. ...
... The period before the history of the independent Hungarian language is called pre-Hungarian period. [Margit Szakács]
Beraz, horren arabera, aurrena izanen zen aro bat deitzen pre-Hungarian period, zeinen gramatika izan zitekén honelakoa:
The grammatical system may have been very simple. The possessive personal suffixes, which were formed from the personal pronouns, are of Finno-Ugric origin. Parts of the conjugation of verbs came from the original language. The formation of modality (of verbs) also started in this period. In all probability there was no suffix for the accusative ending, and adverbs without suffix might have been used frequently. Circumscriptions and adverbs could have been used for specifying places. The role of Hungarian formative syllables was even more obscure. They may have several different roles, and their usage was occasional. The adjective stood before the qualified word without agreement. Singular verbs were used after cardinal numbers. Subject and predicate did not yet agree in number. The inflection of nouns may have had singular forms. The predicate of a sentence could be a noun, a verb or a participle. [Margit Szakács]
Gero, izanen zen bigarren aro bat: early Hungarian period, non:
The grammatical system starts to show the bases of our present-day grammar, its characteristic features take shape, based on the Finno-Ugric heritage. [Margit Szakács]
Eta, azkenik, hirugarrena: old Hungarian period, non:
The word order of word-combinations and sentences first of all originate from the ancient Hungarian period, and it is still the same in the present-day usage. The complement usually preceeded the basic element of the main structure. Strict restrictions regulated the word order of adjectives and appositions: the adjective stood before the noun, the apposition stood after the noun. [Antónia S. Hámori]
Aipu horiek, zeinen arabera hungariearen gaurko hitz-ordena izanen zen nola baitzen bere hatsarrean ("it is still the same in the present-day usage"), ez dira froga erabakior bat (horretarako beharko genituzké ikerketa konkretuak non konparatuko baitziren estruktura zaharrak eta berriak), baina, hala ere, hor irakurritakoak ez du zerikusirik ere kin hóri zein, Salabururen hitzetan, aipatzen duté bere "izen handiko hizkuntzalariek". Esan nahi baita, batere zerikusirik.

Nón daude hizkuntzalari horiek? Desagertu egin al dira ti azala on mundua? Zéin dira horiek hizkuntzalari handiak ze aipatu duten ze hungariera pasatu da ti izan "head-first" at izan "head-last"? Eta, inportanteena: zértan oinarritzen dira? [56] []

Etiketak: , ,

asteazkena, urria 19, 2005

Pello Salabururen zientzia faltsua

Aurrena, nahi nioke eskertu ki Pello Salaburu bere ohar ondo xehetua buruz ortografiá on zenbait hitz eta atzizki, erantzunez ki Josu Lavin. Baina, gure hizkuntzalari eta euskaltzainak ezin izan du ebitatu referentzia tangentzial bezain desegoki bat respektu gure proposamenak:
Ez nuen asmorik erantzuteko, hizkuntza esperimentuak ez baititut gustuko: hori gertatzen zaigu kontu hauetan iritziekin baino gehiago jakiteekin jardun nahiago dugunei.
Eta hor aditzera eman du ze, adibidez nik, gehiago dihardut iritziekin ezi jakiteekin, noiz-eta egia biribila baita ze berak (eta ez nik) diharduela iritzi gaizki fundamentatuekin gehiago ezi jakite aski kontrastatuekin. Eta horixe erakustera noa mezu honetan eta hurrengoetan; alegia: nik diodana dela askoz zientifikoagoa, hau da askoz fundamentatuagoa ezi berak dioena.

Horretarako, joango naiz aletzen (eta kritikatzen) komentarioak zein egin zituen Pello Salaburuk buruz nire liburu "Euskararen garabideak" an bere liburu "Euskararen etxea".

Salaburuk diosku an "Euskararen etxea":
Zuzena da funtsezko hipotesia? Zuzena da euskarak indar komunikatibo ez garatua duela, eta hizkuntza guztien garapena beti alde batera gertatu dela? Egia da ez-garatze horren kontua, hala bada, hizkuntzaren barneko zerbait dela?

..., izen handiko hizkuntzalariek aipatu izan dute –nahiz nik ez dakidan zenbaiteraino dauden zuzen- hungarierak (hurbileko hizkuntza bat aipatzeagatik), adibidez, bestelako bidea segitu izan duela bere garapen historikoan. Baina hori, egia esan, berdin zait. Badira gauza larriagoak.
A ze sobratua dabilkigun Salaburu, itxuraz behintzat. Pello Salaburuk aurkezten digu bilakabide (komunikatiboki regresibo) hori nola bailitzan gauzarik normalena inter eboluzio linguistikoak, eta arazorik gabe, justuki hurbileko hizkuntza bat aipatzeagatik aurkezten digu bere ustezko kontraadibidea: hungariera.

Nik, ordea, teoria aplikatuz, diot ze:
Halako jauzi komunikatiboki erregresiboa noizbait gertatu izan balitz, oso salbuespenezko baldintzetan izanen zen. [Euskararen garabideak, 2002:52]
Salaburuk bere kontraadibidea sostengatzeko aipatzen ditú izen handiko hizkuntzalariak. Ze tipiko! Rekurso retoriko hori ohikoa da inter gure hizkuntzalariak: dena omen dago jada frogatua eta erakutsia per beste batzuk zein ez dakigun nor demontre diren eta zer esan duten zehazki! Nik beti ematen ditut izen eta aipu konkretuak zeinetan sostengatu nire esanak!

Kuriosoa da, gainera, Salaburuk erakusten duen desinteresa respektu funtsezko ideia hori, izan ere, berdin ei zaio berak damaigun kontraadibide hori zuzena izan ala ez izan! (baina hori egia esan berdin zait). Hauxe da adibide ona hon arinkeria zientifikoori non instalatuta dauzkagun gure autoritate linguistiko gehienak.

Nik, jakina, oso inportantea irizten diot ki kontrastatu hungariaren referentzia hori, eta, horrexegatik, saiatu naiz egiten. Ez dut lortu baina! Zehazkiago, nire bilaketetan ez dut topatu arrastorik ere buruz ustezko eboluzio hori zein, hain naturalki eta normalki, gertatu omen zen an hungariera.

Mesedez, esango al dit Pello Salaburuk (edo beste edozeinek) nor diren izen handiko hizkuntzalari horiek eta zer esan duten zehazki (jatorrizko aipuak, mesedez)? [55] []

Etiketak: , ,

asteartea, urria 18, 2005

Pello Salabururen "Oharra BLOGerako"

Hona hemen hitzak on Pello Salaburu:

___________________________________________________

Ikusi ditut egun hauetan atera diren zenbait iruzkin nire hitzaldiaren inguruan. Ez nuen asmorik erantzuteko, hizkuntza esperimentuak ez baititut gustuko: hori gertatzen zaigu kontu hauetan iritziekin baino gehiago jakiteekin jardun nahiago dugunei. Baina, hala ere, leitu ditudan punttu batzuk direla eta, zerbait erran nahi dut. Norbaitek eskribitu du honako hau:
“Tipo honek esaten dituenak beste batzuk duela 25 urte esaten genituen”.
Eta aitzinttoago:
“Euskaltzaindiaren deklarazio instituzionala behar da non Salaburuk esandakoak onartu baitez”.
Gauzak garbi uzteko hastetik beretik, hemengo hika-mikak segitzeko astirik izan ez duenari (horretarako ere denbora behar baita) erran nahi dut, “tipo hori”, lerro hauek sinatzen dituenak eta Salaburu pertsona bera direla. Blog horretan ondoko bertze hau ere irakurtzeko aukera izan dut, nahiz ez dakidan euskara ote den hori edo bertze mintzo bat, zeinak harekin antza erakusten baitu, batez ere ortografian eta hiztegian:
“Kontrakoak eman badeza ere, neu kinago zu nago ezen kin haiek, zeren zure euskara ez baita ezertan ere artifizialagoa Euskaltzaindiaren euskara batua baino” (zergatik ez, koherenteak izanik, “agokin”, “kin ek hura” edo “ntaezer”, konparazione? Ez dut zalantzarik komunikazio kontuetan aunitz irabaziko lukeela testuak).

Orain dela 25 urte erranak. Ni ez naiz oroitzen nork zer erraten zuen orain dela 25 urte, ez dut gogoan, zerbait interesekoa erraten baldin bazuen ere, non erraten zuen, nola eta zertako erraten zuen, baina argitu nahi nioke berak orain orrialde berean erakusten dituen dudak nola konpontzen ahal dituen -zenbait puntutan bederen- orain dela 25 urte Euskaltzaindiak erraten zuenaz baliaturik. Testu batean du, antza, zalantza eta balantza, ez baitaki nola eman euskara batuan honako hau, ipurdi dantzan:

“Ikustearekin bi euskaldun, mundua, deabrua, eta beren burua garaiturik, lorios(?) zerurat(?) igaiten(?), zenbat Euskaldun lehiatuko ote gara haiei jarraikitzerat(?)? Agian anitz! Agian guziak (?)!”.

Testu horri, berak jarri dizkio galdera ikurrak, eta argia eskatu: “(?) daukaten horiez ez bainago seguru”.

Zaila lana! Goazen, hortaz, ikurra duten hitz horiekin:
LORIOS: hitz hau dagoen moduan idazten da euskara batuan. Hori orain dela 7 urte luze erran zuen Euskaltzaindiak hitz hau bere hiztegi batuan sartu zuelarik. Ondoan “Ipar.” marka jarri zion. Eta horrek zer erran nahi zuen handik bi urtera espresuki argitu zuen: “Hainbat hitzen formaren ondoan “Bizk., Ipar”. eta “Naf., Gip...”. ikurrak ematen ditugu. Euskalki markaren bat azaltzen duten hitz horiei buruz esan behar da ez dela inondik ere Euskaltzaindiaren asmoa, marka horiek eranstean, horrelako hitzak baztertzea; aitzitik, euskalki hitzok Hiztegi Batuan sartzeak adierazten du Euskaltzaindiak bultzatu egin nahi dituela idazleak hitz horiek erabiltzera —jakinaren gainean eta nori bere senak agintzen dion eran, jakina— horrela euskaldun guztien ondare komuna bihurtuz joan daitezen” (ikusi “Hiztegi Batua” izeneko liburua. Informazio hau Euskaltzaindiaren Webgunean ere bada). Orain dela 7 urte, erran bezala. Baina aitzinetik ez baitzuen deusik erran, hitz hau euskara batuan ibiltzea ez zuen inork ere debekatua eta, hortaz, betitik ibili ahal izan da. Orain dela 7 urte eta orain dela 25. Gainera, 7 urtetik honat bedeinkazioa eta guzi badu.

ZERURAT, JARRAIKITZERAT: bi hitz hauetan zalantzan dagoena ez da hitzen forma, baizik deklinabideko kasuaren marka: nola da batuan, “-ra” edo “-rat”? Zeren nik “mendirat” eskribitzen dudan aldi bakoitzean XUXEN ortografia zuzentzaileak gorriz azpimarratzen dit, non eta ez didan zuzenean zuzentzen. Baina gauza bat baita Euskaltzaindiak kontu hauetan erran duena, eta bertze bat zuzentzaileek (direla makinak, direla pertsona jakin batzuk) egiten dutena. Ongi bereizi beharko lirateke bi mailak, eta anitzetan jendeak nahasten ditu. Euskaltzaindiak 1979an argitaratu zuen forma hauez erran behar zuena, orain dela 26 urte. Liburuaren izena “BERGARA-ko biltzar ondoko ERABAKIAK” da, eta han espresuki onartzen dira, zein bere tokian, eta maila berean, “adlatiboa” deitzen dena (“-ra”) eta “adlatibo bide zuzenezkoa” (“-rantz, -rat”) deitzen dena. Hori 30. orrialdean da, eta bertze toki batzuetan. Ondoren, EGLUko lehenbiziko liburuan gauza bera errepikatzen da (aurten bete dira 25 urte liburu hori idazten hasi ginenetik), baina argiago: ezik izen bakarra ematen zaio kasu horri, -t hori aukeran, parentesi artean, paratuz. Beraz, hitz horiek dauden bezala onartzekoak dira euskara batuan.

IGAITEN: Hau ere nola idatzi behar den (informazioa Webgunean) 1998an adierazi zuen espresuki Euskaltzaindiak. Arauaren izenburua “Adizki perifrastikoetako adizki nagusiaren forma” da, 28.a da eta erran urteko maiatzekoa da. Ez naiz luzamenduetan ibiliko, arauaren akitze lerroa bakarrik baitut interesekoa hemen: “Ekialdeko euskalkietan ohikoa den “-i-“ tartekatua (“egoiten, izaiten, erraiten”, etab.) ez da batasunerako gomendagarria”. Beraz, gomendio mailan (araua izatera ailegatu gabe ere) “igaten” da gomendatzen duena. Hiztegi batuan ere ageri da gero “igaten” forma, baina “igaiten” espresuki baztertu gabe. Bakoitzak baloratu beharko du gomendioa segitu edo ez: batzuek nahiago dute hor interpretazio hetsiena egin eta Euskaltzaindiak erraten duen guztia, edozein mailakoa izanik ere, segitu. Nik, kasu honetan, “igaten” aukeratuko nuke euskara batuan, baina hautu pertsonala da hori, eta “igaiten” idatzirik ere, ezingo luke inork ere zuzendu Euskaltzaindiaren izenean, non ez bada testua argitaratu nahi duen argitaletxe jakin horrek, gobernu horrek edo dena delako horrek ez duen, barne politika gisan erabaki bat onartu, zeinek erraten duen Euskaltzaindiaren agindu guztiak bete behar direla, mailak (arauak edo gomendioak) kontuan izan gabe. Hori ere gertatzen da aunitzetan, eta konprenitzekoa da, argitaletxe batek bere produktuen gutxieneko homogeneotasuna nahi baitu. Baina zuzenketa, kasu horretan, ez da Euskaltzaindiaren izenean egiten, edo ez erakunde honen izenean bakarrik, baizik argitaletxeak bertze arau batzuk jarri baititu. Kontu hauetan, Euskaltzaindia tentuz ibiltzen da, eta batzuetan gomendioak argitaratu baditu, eta ez arauak, zerbaitegatik izan da. Gogoan izan du beti zer gertatzen den idazleekin: pentsatzekoa da idazleek, oro har, gomendioei ere kasu egiten badiete, gomendio horiek arau bihurtuko dituela urte batzuen ondoan. Eta orduan bai: orduan, orduan bakarrik, euskara batua deitzen dugun horretan nahitaez betetzekoak izanen lirateke. Jakina: holako gauzak EGAko zuzentzaile batek, edo institutuko irakasle batek, ez baditu bereizten, horren erantzukizuna ez du Euskaltzaindiak, baizik duenak.

GUZIAK: kasu honetan hitzaren formaz ari gara. Badakigu “guztiak” hedatua dela. Zer egin “guziak” formarekin? “Hiztegi Batuak” honela dio (hau ere aspaldiko kontua da, orain dela 7-8 urtekoa, eta orduan argitaratua): “guzi h. guzti”. Beraz, “Hiztegi Batuak” erraten digu “hobe” dela “guzti” idaztea, eta ez “guzi”. Eta zer erran nahi du “hobe” horrek? Hori ere espresuki azaldua da, eta ez da deus ere asmatu behar: “Horrelakoetan, "hobe" hori Euskal Herri osoari begira idazten diren testuetako erabilerari soilik dagokio, eta hitz edo aldaera horiek egokiak dirateke beste kasu batzuetan, “Herria” astekarian, “Bizkaia” gehigarrian edo herri aldizkarietan idazterakoan, adibidez” (“Hiztegi Batua”-ren sarreran). Euskaltzaindiak “erabili” (hitz bat gaitzetsi eta bertze bat ibiltzeko agintzen du), “hobe” (orain ikusten ari garena. Bada bertze “hobe” bat ere oraingo gai honi ez dagokiona), eta euskalki marka duena (lehen ikusia) bereizten ditu sarreren artean. Bigarren kasuan sortzen ahal dira zalantzak, hor, bertze bietan ez bezala, interpretazio kontuak ere ageri baitira tartean. Zeren, zer erran nahi du “Euskal Herri osoari begira idazten...” delako esaldi horrek? Kontura gaitezen inork ere ez duela zalantzan jartzen “guzi” ere batua dela, maila batean bederen, non ibiltzen dugun. Ikas liburu batean, konparazione, eta argitalpen desberdinak egiteko masa aski ez baitugu, nik “guzti” aukera nezake. Edo unibertsitateko liburu batean. Edo buletin batean. Baina inprentan dudan Baztango gramatika batean, eta ez da laburra, “guzi” aukeratu dut. Jakinaren gainean. Inork ere ezinen du erran hori ez dudala batuan eskribitu. Literaturan ere ez dut zalantza gehiegi: nongo ukitua eman nahi zaion, “guzi” egokiago izanen da “guzti” baino. Edo alderantziz. Hau, batuaren kontuaren gainean ari zela, aspaldi erran zuen Mitxelena zenak berak ere, ez naiz deusen asmatzen ari orain. Kasu honetan literatura lan baten gainean ari gara, eta hori Iparraldeko euskalki batean eskribitua da. Nik ez nuke zalantzarik, eta “guzi” aukeratuko nuke (nahiz hautu hau eta honen parekoak izan daitezkeen bertze batzuk sarreran azalduko nituzkeen, argudio bideak erakutsiz irakurleari, honek ere bai baitu eskubidea jakiteko zergatik eta nolatan egiten ditugun egiten ditugun aukerak). Ez dago euskara batuaren eredu bakarra. Ezin da gertatu holakorik Euskaltzaindiak berak batasunaren inguruko interpretazio batzuk idazlearen esku uzten baditu. Hori da hemen gertatzen dena. Beraz, niri norbaitek galdetuko balit nola eman testu hori batuan, hola emanen nuke:

“IKUSTEAREKIN BI EUSKALDUN, MUNDUA, DEABRUA, ETA BEREN BURUA GARAITURIK, LORIOS ZERURAT IGATEN, ZENBAT EUSKALDUN LEHIATUKO OTE GARA HAIEI JARRAIKITZERAT? AGIAN ANITZ! AGIAN GUZIAK!”.

Baina bertze norbaitek bertze molde hauetara paratuko balu ere, nik ezinen nioke erran zuzen ez denik. Erranen nioke, nirea ere batua izanik, jatorrizko egilearen lana hobeki errespetatzen duela, eta haren “usaina” hobeki altxatzen duela, eta testua bera berdinduago eta homogeneoago gelditzen dela:

“Ikustearekin bi euskaldun, mundua, deabrua, eta beren burua garaiturik, lorios zerurat igaten, zenbat Euskaldun lehiatuko ote gara haiei jarraikitzerat? Agian anitz! Agian guztiak!”.

“Ikustearekin bi euskaldun, mundua, deabrua, eta beren burua garaiturik, lorios zerurat igaiten, zenbat Euskaldun lehiatuko ote gara haiei jarraikitzerat? Agian anitz! Agian guziak!”.

“Ikustearekin bi euskaldun, mundua, deabrua, eta beren burua garaiturik, lorios zerurat igaiten, zenbat Euskaldun lehiatuko ote gara haiei jarraikitzerat? Agian anitz! Agian guziak!”.

Bai baitira, batasunaren arauez gain, senak ere eskatzen dituen erabaki batzuk. Baina nago ez ote duten batzuek sena aspaldixko galdua.

Horregatik, eta honekin akitzen dut, ez dut uste Euskaltzaindiak inolako adierazpenik egin behar duenik nire hitzaldiaren gainean. Ez dut hautsi, uste dut segurik, inon ere hautsi, Euskaltzaindiak eman batasun araurik. Urratsez urrats segitu dut, hori egin nahi izan dut bederen, Euskaltzaindiak orain, eta orain 25 urte ere, erraten zuena. Hemengo metodologia bera aplikatu dut hitzaldian. Euskaltzaindiak erraten duenaren, eta erraten omen duenaren edo erranarazten diotenaren artean, ez baita, ez, arteka ttipia. Hori bai, norbait gai baldin bada erakusteko zertan aldendu naizen Euskaltzaindiak zehaztutako euskara batutik, eskertuko nuke, biziki eskertu ere, hori jakinaraztea. Betiere bereizirik, hori bai, balizko esperimentuak eta eguneroko errealitateak. Zerengatik ezin dira sartu biak zaku berean.

Pello Salaburu

[54] [>>>]

Etiketak:

astelehena, urria 17, 2005

Ez diote galdera handienari begiratu ere egin nahi!

Ricardo Gómez hizkuntzalariak eskaintzen digu hurrengo aipua (hartua ti Stephen Jay Gould):
Ia-ia esan daiteke zientifiko on bat dela erantzun daitekeen galderarik handiena bereizteko kapaz dena... eta egundokoak ematen duten gai alferrekoak saihesteko kapaz dena.
Karakterizazio horretan inplizitu doa ze existitzen dira galdera batzuk zein baitira handiagoak ezi beste batzuk; eta inkluso eze badira galdera batzuk zein kontsideratu daitezke galdera handienak respektu beste batzuk zein, ondorioz, izanen baitira txikiagoak eta, muturrean, txikienak (edo, aipuari jarraiki, are laferrekoak).

Gauzak horrela, ez da dudarik ezen hizkuntzalaritzan (edo/ta hizkuntz ekonomian) galderarik handiena dá diluzidatzea ea hizkuntza batzuen eboluzio sintaktko deduktiboak eragin ote die hizkuntza horiei abantaila komunikatibo esanguratsua edo ez respektu hizkuntzak zein, arrazoi bategatik edo bestegatik, ez baitute mamitu halako eboluzioa.

Erantzun al daiteke at galdera hori? Bai, izan ere, berdin nola bádauden soluzio komunikatibo hobeagoak eta txarragoak barne hizkuntza bat eta bera, era berean ere egon daitezke soluzio komunikatibo hobeagoak eta txarragoak noiz konparatzen ditugu hizkuntza ezberdinak.

Ikusi beterik ez dago Ricargo Gómezen goiko testuaren hasiera:
Ia-ia esan daiteke zientifiko on bat dela erantzun daitekeen galderarik handiena bereizteko kapaz dena...
Konparatu kin hau:
Casi se puede decir que un buen científico es aquel (que es) capaz de distinguir la pregunta más grande que se pueda responder ...
Ohar gaitezen ze estruktura horren irekitasunak ahalbidetzen digú ematen xehetasun gehiago ere:
Casi se puede decir que un buen científico es aquel (que es) capaz de distinguir grandes preguntas que se puedan responder más allá de toda duda razonable ...
Gero, goiko zitak bádu bigarren partea ere:
Ia-ia esan daiteke zientifiko on bat dela erantzun daitekeen galderarik handiena bereizteko kapaz dena... eta egundokoak ematen duten gai alferrekoak saihesteko kapaz dena.
Uf! Mesedez, konparatu kin ondoko itzulpen literala:
Casi se puede decir que un buen científico es aquel que es capaz de distinguir grandes preguntas que se puedan responder, y que es capaz de evitar temas inútiles de apariencia grande.
edo, gutxixeago literalki:
Casi se puede decir que un buen científico es aquel capaz tanto de distinguir grandes preguntas que se puedan responder, como de evitar temas inútiles de apariencia grande.
Ricardo Gómez-ek onartu beharko luké diferentzia komunikatibo esanguratsua zein, oro har, existitzen baita inter erabiltzea estruktura induktibo-antiinformatiboak, eta erabiltzea estruktura deduktibo-informatiboak (ordena ez baita berdin); bai eta, bide beretik, onartu beharko luke diferentzia komunikatibo esanguratsua zein, oro har, existitzen baita inter hizkuntzak ze aski sistematikoki ordenatzen dituzte euren komunikagaiak an modu induktibo-antiinformatiboa, eta hizkuntzak ze aski sistematikoki ordenatzen dituzte euren komunikagaiak an modu deduktibo-informatiboa.

Nik uste ze goiko aipu hori dá berdin sujerentea nola aplikagarria at euskal hizkuntzalariak ze ikertzen baitute aingeruen sexua noiz-eta euren aurpegien aurrean daukaté arazo, galdera eta erantzun guztien ama (Euskal Herrian gehiago agerian ezi beste inon, seguru asko).

Baina, ez diote galdera handienari begiratu ere egin nahi! [53] []

Etiketak: ,

asteartea, urria 11, 2005

Zorionak ki Pello Salaburu

Pellok Salaburuk argitaratu dú hemen artikulu oso interesgarri bat non, besteak beste, esaten baitu honako hau:
Laphitzek kontatzen digu Inazio Avila alderat bidali zutela, izeba batengana, "zoinak altxatu baitzuen ama baten artarekin"(3). Horiek dira, erlatibo mota horiek, baztertuxeak izan ditugun egiturak, batasuna egiten hasi ginenean ezinka bezala ibiltzen genituenak, gisa batean, non bai baitzirudien baimen eske bezala genbiltzala, ez baikinen atrebitzen erdal egitura horiek, egitura "erromaniko"deitzen genituen horiek, hain arruntak izan direnak euskaldun idazleetan, batasun ereduan ibiltzen. Ez da erran beharrik eskubide osoa dugula, eta batzuetan beharra ere, euskarak deusik ere galdu gabentanik horregatik, egitura horien ibiltzeko. Horrek ere ematen dio xarma, kolorea eta indarra hizkuntzari. Eta horrek ere ematen dio aukera eta desberdintasuna, batasunari uko egin gabe, hizkuntza eredu batuari. Badut uste aholku hauek mezutzen zizkigun Frantzisko Laphitzek bere lan ederrean.
Horixe da bidea, zein espero dugun ez dadin hor buka.

Hizkuntzalariek eta euskaltzainek jorratu behar digute bidea nondik ibil gaitezén eroso aldé aukera sintaktikoak zein izan daitezén gutxienez hain efizienteak nola diren beste batzuk zein ezagutzen eta erabiltzen ditugun an gure beste hizkuntzak. Hizkuntzalariek eta euskaltzainek babestu behar gaituzte an bide zail baina seguru hori ze eramango gaitun at egoera linguistiko indartsuago bat non izanen garen "geuago".

Pello Salaburuk artikulu horretan jo du an norabide zuzena, eta horregatik nahi dugu bera zoriondu, nahiz-eta hori ez izan baizik hasiera bat (ez-gutxitan zailena izaten dá abiatzea bera).

Egonen da momenturik afin kritikatu hemengoa, hangoa eta haruntzagokoa; baina gaurkoan gelditu nahi dugu kin zorion horiek, ezik (pues, porque) gaur, ni behintzat, sentitzen naiz babestutxuago. [52] []

Etiketak: , ,

asteazkena, urria 05, 2005

Kode zaharrak ez, Euskaltzaindiak bai

Dio Juan Garzia-k an bere Kalko okerrak:
... berrikuntzek (...) kode zaharretik abiatu behar dute, hots, haren hedapen izan behar dute, eta kode horrexek eman behar die onespen-bermea.
Beraz, báda hortik zehar kode zahar bat zek ematen eta ukatzen ditú onespen-bermeak respektu berrikuntzak. Ze aseptiko!

Nik dakidala, hemen onespen-bermeak ematen dituen bakarra da Euskaltzaindia, zeinen atzean daudén persona konkretuak zek interpretatzen duté kode-zaharra edo berria nola uste dutén egokien, horretarako erábiliz euren betaurreko teoriko (askotan ondo) opakoak, zeinekin ezin den lortu perspektiba egokia.

Juan Garzia-k ere aski opako ditu bere betaurreko teorikoak, zeren soilik halako betaurreko itsutzaileak izanki esan daiteke ezen "-n" erlatibo explikatiboa da kalko okerra eta, beraz, zuzentzekoa. Eta, ez gaitezen ahaztu: Garzia-ren lege berri horren azken helburua da ager dadin ongi zerrendatua an kodea on gure zuzentzaileak (hezkuntzakoak edo ez) afinda azken hauek aplikatu ahal dezaten nola balitz kode penala.

Kurioski, Juan Garzia-ren estilo-liburuak bádu oniritzia ganik Euskaltzaindia (han esaten da: Juan Garzia Garmendiak prestatu du eta Euskaltzaindiak egokitzat jo du). Horrela, nola edo hala, Euskaltzaindia ari da onartzen ikuspegi berri bezain murriztaile hori, zein ez doan norabide onean (izan ere, bai Euskatzaindia-k eta baita EHUko estilo-liburuak, biek ere eta hitz berberekin gainera, onartzen dute ze "-n" atzizki erlatiboa izan ahal dá bai restriktibo eta bai explikatibo).

Kode zaharrak ez, Euskaltzaindia-k bai, eta zuzentzaileek.  [51] [>>>]

Etiketak: , ,