Esapide burulehenak an sintaxi burulehenak: expresiboki (eta informazionalki) efektiboagoak
Erregistro ez-formalerako ezinbestekoak ditugu esamoldeak, hizkuntzari bizitasuna emango badiogu; eta metaforak, konparazioak, ironia, hiperbolea… erabiltzen dira horiek sortzeko.Hala registro formalen nola informalean inportanteak dira esapide idiomatikoak, baina informalean dudarik gabe bihurtzen dira ezinbesteko. Eta hor, dioskue goragoko aipuan, askotan erdal esamoldeek euskarazkoak ordezkatzen dituzte, adierazkorragoak direla iritzita.
Inguruko hizkuntzen eragina handia denez, askotan erdal esamoldeek euskarazkoak ordezkatzen dituzte, gazteen artean bereziki, adierazkorragoak direla iritzita ["Esamoldeak eta esaerak" bloga]
Eta gauza da ze, berdin nola, oro har, ulergarritasunaren aldetik hobe izaten den kokatzea esaldi bukaera-bukaeran informazio rhematikoena, ezustekoena edo xehetuena (normalean azpiosagarri sintaktikoki aski sakon bat), zein hobeki deskodifikatuko baita noiz hartarako bidea ondo prestatu dugun kin informazio referentzial gutxiago rhematikoa (normalean sujetua, aditza eta osagarri ez hain sakonak); era berean ere, expresibitatearen aldetik hobe izaten da kokatzea esaldi bukaera-bukaeran zati expresiboena, zein den horixe non jarri nahiko genuken indar edo intonazio expresibo berezi eta esanguratsuena (agresibitatea, umorea, ironia...), halan ze, bukaera horretan, aurreko bidea ondo prestatuta eta beste interferentzietatik libre, ahal dezagun expresatu eta interpretatu gure azken intentzioa modurik efektiboenean.
Hori dela-ta:
- Alde batetik, sintaxi burulenak izanen dirá, oro har, bai informazionalki eta baita expresiboki ere potenteagoak, izan ere defektuz uzten baitituzte bukaeran esaldiko azpiosagarri sakonenak, zein izaten baitira mezuaren gako informazional eta expresiboak, zeinen zerbitzura osatu baita esaldi osoa.
- Bestaldetik, esapide burulehenak eurak ere izanen dirá, oro har, efektiboagoak ze esapide buruazkenak (esan nahi baita kasu honetan expresiboagoak edo adierazkorragoak), zeren bukaerarako utzi ohi dute hitz expresibo gakoa, zein, posizio horretan, expresatu eta interpretatu ahalko da askoz modu emankorragoan ezi posizio aurreratuago batean, non inkluso bere ulermena bera egon ahal den kolokan.
Etiketak: efektuak, eraginkortasuna, hizkera idiomatikoa, hizkera zatarra, koherentzia sintaktiko-interpretatiboa, zientzia