Atzoko sarreran agertzen zén esaldi hau:
Sortzaileen helburu nagusia
elkartearen ondarea guztiontzako interesa duten helburuak lortzeko
erabiltzean datza.
zeinen kontextu diskursiboa dén hau:
Fundazioa: irabazi asmorik gabeko elkartea. Sortzaileen helburu nagusia
elkartearen ondarea guztiontzako interesa duten helburuak lortzeko
erabiltzean datza. Helburu horiek izan daitezke gizarte laguntzari
dagozkionak, hezkuntzari, ikerkuntzari, kultur arlo jakinei…
Begi bistakoa da ze "datza" aditz nagusia oso berandu heltzen da, zehazki behin bere aurretik eman dén 32 silabako informazioa (sujetua aparte utzita), non agertzen dirén hiru aditz subordinatu kin euren kasuak ("duten", "lortzeko" eta "erabiltzean"). Kate luze horretan báda puntu bat (hitz bat) non ulermena bereziki zorabiatzen den:
... guztiontzako...
zein hasierako irakurketa batean ez dakigun ondo nóla uztartu diskursiboki (velkro-efektua: ikus [360]), zeren akaso ez dugun espero jarioak jarraitzea kin beste azpisintagma nominal bat ("guztiontzako interesa duten helburuak", zein dén hirugarrena jarraian) non integraten dén perpaus erlatibo bat:
Sortzaileen helburu nagusia
elkartearen ondarea guztiontzako interesa duten helburuak...
Aditz erlatibo horri ("duten") gehituko zaizkió, bukaerako errenkadan, beste aditz guztiak (hiru):
... lortzeko
erabiltzean datza.
Zér gertatu da? Gertatu da ze aditz horietako informazio estrategikoa bezain motza ezkutatu dela an esaldi bukaera, bitárten predikatuko informazio finena eman zaigún lehenago, non ez genekien ondo zéin zen bere papera (akaso thematikoa), galduz efizientzia eta efektibitatea.
Erramun-en lagunak proposatzen dú honako alternatiba:
Sortzaileen helburu nagusia
da elkartearen ondarea erabiltzea guztiontzat interesgarri diren helburuak lortzeko.
Dudagabe, aditzak askoz hobeki banatu dira an jario informatibo-expresiboa, askoz progresiboki, oso bereziki "da" aditza, zein ordenatu dén an SVO hitz-ordena (O, kasu honetan, da osagarria), baina, alde batetik, "da" hori ez da originaleko "datza", eta bestetik "da" horren jarraian datozkigu bi segmentu regresibo zeinen kateazioa ez den ona (hala izaten da normalean): izan ere,...
... guztiontzat...
horretan, duda egin ahal dugu burúz bere aurrerantzako kateazioa edo atzerakoa (berriro velcro-efektua: ikus [360]), eta duda hori ez da efizientea ezta efektiboa ere: galtzen goaz irakurtzeko gozamena (eta gogoa). Bai, ulermena eta interpretazioa hobetu da respektu hasierakoa, zein zén nabariki desegokia, baina ez da hain jariotsua halere. Bihar saiatuko gara komentatzen zér dela-ta aldatu dén aditz nagusia, aditz inportanteena. [2705]