astelehena, otsaila 20, 2023

"da-/e-" litzaké oposizio zaharrena, eta gerora etorriko zirén matiz iraganekoak, potentzialak edo inperatiboak

 Zioén atzo Josu Lavin-ek:

DA orainaldian,
ZEn
LE
BE
Hirurac ez orainaldian.

Bai, bide beretik:

  • da - kar
  • (z) - e - kar 
  • (l) - e - kar
  • (b) - e - kar

non oposizio zaharrena izanen zen artén "da-" definitu-presentzial-bertakoa eta "e-" indefinitu-ezpresentzial-ezbertakoa, garai haietan arras inportantea izanen baitzen ezberdintzea artén zerbait oso kontextual-presentziala eta zerbait ez hain kontextual-presentziala, akaso ez hain inminentea, ez hain arriskutsua.

Gerora etorriko zirén matizak, hala nola ondorengo hauek an 3. personak:

  • hizkera batzuetan, "z-" iraganeko adierazlea.
  • "l-" adierazle potentziala.
  • "b-" adierazle inperatiboa.
Baina, gure ikuspuntutik, hasiera batean soilik egonen zatekén hori oposizioa artén "da-" definitu-orain/hemengoa:
  • otso da kar
eta "e-" indefintu-ezorain/hemengoa:
  • otso e kar
non "e" hori, erabilera horretan, adverbio moduko bat izanen zén (eta horregatik aisa mugigarria), zeinen interpretazioa izan zitekén hala iraganekoa, nola potentziala, nola ere inperatiboa. Errepikatzen dugú: hain inportantea bide zén ondo ezberdintzea bertakotasuna, oraintasun maximoa, edo akaso batzuetan arrisku inminenteak. [1907] [>>>]

Etiketak: ,