astelehena, maiatza 05, 2025

Textuinguru diskursibo zehaztailea (Rubio, 2010): "...: elementu baten aurkezpenari zehaztapena darraio,..."

Aurreko sarrera batean aipatu dugú SVO esaldi neutro bat, non aurrena aurkezten zén elementu bat ("helburu batzuk"), eta hurrengo esaldian zehazten zén elementu hori ("Helburu horiek izan daitezke..."):

Fundazioa: irabazi asmorik gabeko elkartea. Sortzaileen helburu nagusia elkartearen ondarea guztiontzako interesa duten helburuak lortzeko erabiltzean datza. Helburu horiek izan daitezke gizarte laguntzari dagozkionak, hezkuntzari, ikerkuntzari, kultur arlo jakinei…

Adibide hori bete-betean sartzen da an textuinguru diskursibo bat zein, gure master-lanean, izendatu genuén "textuinguru diskursibo zehaztailea", non, genioenez, aurrena aurkezten dén elementu diskursibo bat, eta segituan zehazten dá elementu berri hori, normalean erabiliz aurreko esaldiko aditz berbera edo "izan" aditza. Hauxe da gure master-laneko aipua (2010:58-59):

...: elementu baten aurkezpenari zehaztapena darraio,... Beraz, foku zehaztailearen testuinguru diskurtsiboaren aurreneko perpausean ez da ezeztapenik agertzen, baizik eta baieztapen bat, non fokutzat jo dezakegun osagai bat aurkezten den, eta ondoren foku hori zehazten duen perpausa darraio, honetarako gehienetan aurreko perpauseko aditz berbera erabiliz (argumentu mailako zuzenketan egiten den bezala) edo "izan" aditza (azken hau erabiltzen da gehienetan). [Rubio, 2010:58-59]

Bai, hortxe sartzen da goragoko SVO esaldi neutroa: kontextu diskursibo zehaztailea. [2714]