asteazkena, uztaila 30, 2025

Hor soilik dauzkagu aditz oso interesgarri batzuk, eta mekanismo sortzaile oso interesgarri bat

 Esaten zenuen atzo, Josu:

Baina hemen topatzen gara beste problema batekin: hizkuntzaren infantilizazioa. Nondik dator? Zer dela eta?
Jendea ez delako alfabetizatzen bere hizkuntza naturalean.
"doten" esaten duenari irakatsi behar zaio "neban" edo "neuen" idazten eta esaten. Bestela, umeen modura hitzegiten duen nagusia bilakatuko da, eta gero guraso, aitite-amuma...

Mendebaldeko euskara estandarrean erabiltzen dirá honako 3. personako "nor-nori" formak:

orainaldia → iragana ( orainaldia + -(a)n)

jat → jatan

jatzu → jatzu

jako → jako

jaku → jaku

jatzue → jatzuen

jake → jaken 

hau da:

  • orainaldiko "da - k - o - n" eta lehenaldiko "za - k - o - n" > ja- k - o - n (bien bustidura berdina)

baina, formalki, "-(a)n" gehitu zaio ki orainaldia xedé sortu iraganekoa, emanez honako eredu formala

  • orainaldia + -(a)n)iragana

Eta goragoko adizki horietan ez dago arazorik, ezta? Hor soilik dauzkagu aditz oso interesgarri batzuk, eta eredu (mekanismo sortzaile) oso interesgarri bat, zein gero analogiaz zabaldu ahal den. [2800] [>>>]

2 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

Esan dezadan aurrenik ezen NEBAN dela NEUEN adizkiaren ahoskatze mota bat, ez besterik.

Haren ordez, DOTEN erabiltzeak imposibilitatzen dio edozein nerabe edo helduri, BANEU edo NEUKE egokiro ikasi eta erabiltzea:

ekarri neuen = ekarri doten

ekarriko baneu = ekarriko *badoten

ekarriko neuke = ekarriko *doten

Penagarriro.


asteazkena, uztaila 30, 2025 6:54:00 PM  
Blogger Josu Lavin said...

DUDAN erabiltzen da iraganaldian:

ikusi hinDUDAN

eta DUZUN ere halaber:

ikusi ninDUZUN

Berdin DUEN:

ikusi hinDUEN
ikusi ninDUEN

etc.

asteazkena, uztaila 30, 2025 7:21:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home