Olatz Leturiaga (2022): "Errezilen,... : "ahalerako leiket 'dezaket', leikezu 'dezakezu', leikela 'dezakeela', leikeu 'dezakegu', leizketzu 'ditzakezu';..."
Atzo eta herenegun aipatzen genituén idatzizko bi adibide non erabiltzen zirén "leiket, leikezu,..." moduko potentzialak, baina mintzoz ere erabiltzen dira forma horiek (ikus Olatz Leturiaga-ren "nor-nork saileko egin-en hedadura geografikoa Gipuzkoan: ondorio batzuk testu zaharren azterketatik", 2022:17):
Beraz, idatziz eta ahoz ere erabiltzen dira normaltasunez forma horiek. [2827] [>>>]Hala eta guztiz ere, Azpeitiko hiztun batzuei galdetuta esan didate euren herrian entzun eta erabiltzen direla egin laguntzailedun daizun 'dezazun', daigun 'dezagun', daiela 'dezala' adizkiak (vs AzpGut c. 1738 eztezan; AzpAgin 1786 dezan), agintezko [egin + -(a)nl-(a)la] egituradunak edo xedezkoak izan daitezkeenak, baita leiket 'dezaket', leike(t)zu 'dezakezu', leikeu 'dezakegu', leikela 'dezakeela' ahalerakoak ere;...
Errezilen, esan didatenez, ahaleran egin laguntzailedun adizkiak erabiltzen dituzte, baina aginteran eta xedezkoetan *ezan-dunak dira ohikoak: ahalerako leiket 'dezaket', leikezu 'dezakezu', leikela 'dezakeela', leikeu 'dezakegu', leizketzu 'ditzakezu';... [Olatz Leturiaga, 2022:17]

1 Comments:
Ze pena desagertu zela zorioneko "leike". Noiz nintzen txikia, aditz potentzial gehienak ziren "leike". Askotan ez zen sikiera zehazten pertsona-izenordaina edo pronombre pertsonala. "Jolastu leike?" eta izan ahal zen ni edo gu. "Hartu leike gazta zati bat", alegia, "Hartu ahal dezu-e...". Nik uste, beste hainbat aditz lez, aditz intuitivoa zela. Gero hasi ziren betiko garbizaleak esanez aditza zuzen erabili behar zela eta lortu zuten gauz bakarra izan zen erdara indartzea.
Argitaratu iruzkina
<< Home