4n. BAIZIK-ETA - Badira, euskeraz, «conjuntivo« direlako itz batzu, jatorriz atze-ezarkintiar diruditenak, baiña gaur, aurre-ezarkintzat erabiltzea egoki derizkigunak: BERAZ, AGIAN, ORDEA, BA[edo BADA], BAIÑA -N- ... eta abar. BAIZIK itza ere, jokera orixe artzen ári zaigula dirudi, ... [Altubek (1951)]Beraz, estruktura linguistikoak ahal dira evoluzionatu, bádaude bideak (edo mekanismoak) nondik, antza, ibiliak baitira hainbat estruktura linguistiko, eta bide horretatixe arituko zen "BAIZIK" pospositiboa ere garai hartan bertan (jokera orixe artzen ári baitzen).
1929ko Altubek gaitzestua zuen "BAIZIK" prepositiboa, ez baitzen sartzen an bere eredu teoriko-formala (non simetria formala gailentzen den gain asimetria funtzionala), baina 1951ko Altubek birplanteatuko du arazoa, eta aztertu egingo ditu "BAIZIK" prepositiboaren aukera ezberdin batzuk, euren alde onak eta txarrak, eta pentsatuz an hiztunak, aldeztuko du "BAIZIK-ETA" (ikus hurrengo posta).
Báda zer ikasi ti Altube. [242] [⇶]
_______________________
Irakur ere:
- Harribitxi bat: Seber Altube, defendituz eta erabiliz "aurre-ezarkinak" (valiabide prepositivoak)
- Altube (1951): oinarrizko referentzia bat
- Altube (1951) vs. Altube (1929): BALDIN (argitzailea + expresivoa)
- Altube (1951) vs. Altube (1929): BAITA
- Gehiago buruz BAITA ERE
- Altube (1951) vs. Altube (1929): ZERREN-ETA (arrazoi funtzionalak)
Egun ere nola orduan Altubec behar guenuque orai guc ere replanteatu anhitz ideia eta comenientzia. Esquerrac zuri Jesus zergatic-ze ekarri vistara Altuberen evolutionea.
ErantzunEzabatuEskerrak zuri, Erramun
ErantzunEzabatu