Amuriza (2010): "Luzera bakarrik balitz, gaitz erdi. Okerrena, beharbada, bere zailtasun labirintikoa da"
Gilen-ek jarraitzen dú (ikus Gilen-en mezu osoa hemen):
Hori esanda, egia da luzetxo gertatzen dela euskal aditza erdarazkoaren aldean, batez ere orainaldian (justifikatzen dute = justifican), baina egia da halaber ez dela hain luzea beste aldi batzuetan (justifika dezan = para que justifique).Ikus zér zioen Xabier Amuriza-k an bere "Euskara batuaren bigarren jaiotza" (2010:106) noiz konpáratu gaztelaniazko elkarrizketa luze bat, eta berak egindako euskal itzulpena:
Euskarazko testuan 880 silaba zenbatu ditut. Erdarazkoan, 656. Bietan egin beharreko sinalefa guztiak eginda atera ditut kopuruak. Zenbakiak ehunekora ekarrita, 100-75 proportzioa irteten da. (...) Badakit hizkuntza bataren eta bestearen esakuntzak ezin direla mekanikoki konparatu, baina, gutxi gorabehera, proportzio horretatik eskapatzerik ez dago. (...)
Alde horren erantzule nagusia aditz perifrastikoa dugu. Eta zer esanik ere ez, euskaraz hain ugari diren bi elementuko aditzak direnean. Lloras-llorabas-llorarías, respiras-respirabas-respirarías, huyes-huías-huirías... Euskaraz: negar egiten duzu-negar egiten zenuen-negar egingo zenuke, arnasa hartzen duzu-arnasa hartzen zenuen-arnasa hartuko zenuke, ihes egiten duzu-ihes egiten zenuen-ihes egingo zenuke... [Xabier Amuriza, 2010:106]Esan nahi baita ze, konparazio jakin horretan, %25eko diferentziaren erantzule nagusia litzaké... aditza. Edonola ere:
Luzera bakarrik balitz, gaitz erdi. Okerrena, beharbada, bere zailtasun labirintikoa da. [Xabier Amuriza, 2010:102][866] [>>>]
Etiketak: aditza, Amuriza, prozesamendua
1 Comments:
negar egiten duzu –nire amonak esango zuen - near iten zu- alegia, 7 silaba aurka 3 silaba
negar egiten zenuen- nire amonak esango zuen - near (i)ten zenun- alegia, 8 silaba aurka 4 silaba.
Eta abar luze bat. Nik dut ateratzen ondorio argi bat guzti honetatik:
Noiz hizkuntza bat “zuzen” hitz egiten edo idazten dugun, automatikoki hizkuntza horrek asko galtzen du. Otto Jespersen hizkuntzalari daniarrak argi esan zuen: “Hizkuntza batean oker gramatikal bat egiten den gehien gehienetan, komunikazioan irabazten da”.
Esango nuke dela ia maxima taoista bat, “Irabazten duenak galtzen du” edo “Gutxiago da gehiago”, pixkat sakontzen badugu, azalean geratu gabe, egi handiak. Ta hizkuntzetan ere ematen du doala ildo horretatik “Hizkuntza zuzena da hizkuntza traketsa” alegia, ez zuzena. Edo “Hizkuntza ez zuzena da hizkuntza komunikatiboa”, alegia, beharrezkoa den hizkuntza, benetakoa.
Eta bai, kontrakzioak dute bi abantaila handi. Alde batetik informazioaren zama murrizten da. Hau maiz egiten da adibidez informatikan. Bestalde badu bigarren abantaila oso garrantzitsu bat, kargatzen du gutxiago memoria on hiztuna eta entzulea, beraz erlazionatzea esaldiaren alde desberdinak da geyo erraza.
Txopi
Argitaratu iruzkina
<< Home