"zait" dator ti "da" aski regularki, eta "zaut" bipersonala ("nor-nori") litzaké berrikuntza bat, zein ez den heldu adibidez ki Eskiula (ekialdeko parterik ekialdekoena)
Gure ikuspegitik, "zait" dator ti "da" hitz zaharra, zein gerora bihurtuko zén "izan" aditzeko 3. persona singularra (besteak beste):
- hura da
"da" hori (printzipioz) ez da zatigarria an morfema txikiagoak, eta, noizbait esan dugunez, akaso izanen da euskararen hitz zaharrenetariko bat. Hortik sortzen dá:
- hura niri da-i-t
zeini gehitu zitzaión bustidura bat (berrikiago, erabilera alokutiboek eraginda):
- hura niri z-a-i-t
"zait" moduko adizkiek, jatorriz, ez daukate zerikusirik kin "zaut" (jatorriz "*eradun"), zein izanen litzakén berrikuntza an "izan" aditzeko "nor-nori" erabilera. Berrikuntza hori sor zitekén baita analogiaz ere, baina kasu honetan kontrako norabidekoa, hau da abiatuz ti "*eradun" tripersonala ("nork-nori-nor") buruzki "izan" bipersonala ("nor-nori"). Ikus daigun mendebaldeko behenafarrera (Bonaparte-ren datuak):
- (hark hura niri) daut → (hura niri) zaut
- dauzu → zauzu
- dako → zako
- dau → zau
- dauzü → zauzü
- dee → zee
Kasu honetan, zaharragoak liraké "daut" adizki tripersonal regularrak ("*eradun") ze ez "zaut" adizki bipersonal irregularrak (kin "-u-" tikan "*eradun" aditza), halan-ze bilakaera analogikoa gertatuko zén tik "*eradun" buruzki "izan". [>>>]
Etiketak: da


1 Comments:
NORC marca aditzetan gueroagocoa da.
Hassieraco aditzac norc-gabeac ciraden:
NOR
eta
NOR NORI
ceraucon, adibidez, citzaion edo cegoquion baino ez cen.
Argitaratu iruzkina
<< Home