Itziar Laka (2025): "..., hizkuntza gure gorputzean dago, ez da poesia, egia da, ez dago kapoan, gorputzean dakagu, gorpuztuta dago, hori da hizkuntza,..."
Atzokoan iragartzen genuén hitzaldi bat ganik Itziar Laka, titulatuá "Buruan daramazun ezkutuko hizkuntza". Hantxe egon ginen, eta, herenegun esaten genuenez, komentatu nahi genituzke han esandakoak. Hasieran, Laka-k esan zigún hau:
Zergatik ipini dot izen hori?
ze, batez ere eskolan zélan ikasten dan hizkuntza, joera bat dakagu pentsatzeko hizkuntza dala gauza bat hor kanpoan dagoena, edonon, eta hiztunok egiten duguna da hizkuntza ondo edo txarto erabili, eta irudi horrek ez dauskula utzi, jamas, ordun hortik hasiko gara, zer da hizkuntza, eta ideia erreza da, gero ikusiko dugu, pixka bat, hizkuntza gure gorputzean dago, ez da poesia, egia da, ez dago hor kanpoan, gorputzean dakagu, gorpuztuta dago, hori da hizkuntza, orduan goazen hortan pixka bat pentsatzera.
Beraz, horren arabera, hizkuntza daukagú gorpuztuta. Hor, askotan lez, ez dakigu oso ondo zér esan nahi duén "hizkuntza" hitzak, eta areago, ez dakigu oso ondo zér esan nahi duen "gorpuztu" aditzak, baina tira, gure interpretazioa da hau: hasieran izanen genuké mintzamena, mintzatzeko gaitasun biologikoa, eta gero, izanen genuke mintzaira partikular bat edo batzuk, mintzatzeko erraminta(k), zein gure gorputzean sartuko lirakén bidéz gure gaitasun biologikoa.
Egia esan, gure helburuetarako, ez da bereziki inportantea ea mintzaira konkretu bakoitza ikasten eta erabiltzen dugun ala gorpuztu egiten dugun, guretzat kontu inportantea da ze mintzaira bakoitza dá erreminta potentzialki ezberdin bat, zeinen ezaugarri funtzionalak izan ahal dirén ezberdinak: batzuk potenteagoak azpi baldintza komunikatibo orokorrak, eta beste batzuk gutxio potenteak azpi baldintza komunikatibo orokorrak.
Egia esan, "gorpuztu" aditza gehiegizkoa iruditzen zaigu (esan bezala, ez dakigu oso ondo zértan den gorpuzte hori), halan ze nahiago dugu esan ze "ikasten eta erabiltzen ditugu hitz eta estruktura berriak", zeren horixe baita gure bizitza guztian klaruki egiten duguna, ikasi eta erabili hitz eta estruktura berriak, ohitu eta desohitu kin hitz eta estruktura berriagoak edo zaharragoak, ohitu eta desohitu kin registro berriagoak edo zaharragoak an kontextu ezberdinak eta an mintzaira ezberdinak. Hori bai dela, gure ikuspegitik, egia ezin ukatuzkoa. [2722] [>>>]


0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home