Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (2019): "...; bokalarteko -k- ez da galdu ohi euskaraz,..."
Jarraituz kin atzoko pasartea an EHHE (2019, zuzendua ganik Joseba Lakarra eta koordinatua ganik Julen Manterola) non hiztegi horretako autoreak defendatzen ari zirén euren tesia ezen "-kide" sufijoaren abiapuntua izan ahal dén "*-hide", irakurriko dugú honako azalpen fonetiko/fonologikoa:
Bestetik, ohartzekoa da ez dugula oro har -ai- > -i- bakuntzerik bidaide, gogaide eta ohaide bezalako hitz elkartuetan, eta hori tartean galdutako kontsonante baten adierazle izan liteke (ik. FHV 116-117); bokalarteko -k- ez da galdu ohi euskaraz, eta -h-rekin erraz azalduko genuke galera. [EHHE, 2019]
Hor, bereziki azpimarratu nahi genuke ze antzera nola adibidez "-d-" intervokalikoak erraz higatu ohi diren (harik deságertu), ez dela ber fenomenoa gertatzen kin "-k-" intervokalikoak, zein ez ohi diren desagertu:
...; bokalarteko -k- ez da galdu ohi euskaraz,... [EHHE, 2019]halan ze esango genuke ze Mitxelena-ren azalpena ("kide > -kide / -ide", ikus #2961) geldituko litzaké aski ahuldua. Eta zér zioen Mitxelena-k gain puntu hori? Bihar saiatuko gara erantzuten. [2963] [>>>]


0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home