Hammarström (2016): OV → SOV + OVS + OSV = 2334 hizkuntza versus VO → SVO + VSO + VOS = 2749 hizkuntza [eta 124 hikuntza gabén ordena nagusirik]
Atzokoan amaitzen genuen esánez:
Zehazkiago, saiatuko gara aztertzen munduko banaketa on hitz-ordenak sinkronikoki eta diakronikoki.Dudagabe, bietatik errazena dá azterketa sinkronikoa, alegia aztertzea gaur egungo datuak, eta hor lan zabalena (non aztertzen dirén hizkuntza gehien) dá Harald Hammarström-ek (2016) idatzitako "Language diversity and language evolution", non autorea saiatu den zenbatzen munduko hizkuntza guzti-guztiak zeinen existentzia ezagutzen dugun, oraingoak eta hizkuntza hilak ere (non ez dakigun zeinu-hizkuntzak ere sartutan dauden ala ez: ikus hurrengo sarrera), zein guztira izanen lirakén 7536, zeintarik aztertu dirén 5252 hizkuntza (nolabait dokumentatuak), halan-ze 5078 hizkuntzetan aurkitu da hitz-ordena nagusi bat (taulako NODOM horrek esan nahi dú "NO DOMinant order"). Hauxe da maiztasunen taula zehatza:
Kontuan hartuz soilik hizkuntzen hitz-ordena nagusiak, hauxe daukagu:
OV → SOV + OVS + OSV = 2275 + 40 + 19 = 2334
VO → SVO + VSO + VOS = 2117 + 503 + 174 = 2749
Datu horietan (gure helburutarako ez dira egokiak: ikus hurrengo sarrera), VO hizkuntzak izanen liraké gehiago zein OV hizkuntzak. [2744]


0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home