asteazkena, azaroa 08, 2006

"Versolari" versus "bersolari"

Idazten dú Axularrek:
Bada erraiten duenic, eta eguia; haurretic poçoin iaten vsatcen dena, azquenean poçoiñez haz ditequeyela, eta mantena.

Bada baldin hunein gauza bortitza, eta indartsua bada vsantça; Cer eguinen du bethi ere, gaztetic çahartceraino, beccatutan vsatu denac? Nola vtçico du çaharrtcean, gaztean coberatu duen usantça? Veldur naiz vtz ezteçan. Ceren San Crisostomo’c dioen beçala. Annosa pasio medicamento momentaneo non curatur. Arraçadura vrthatua, narrio çahartua, çauri gaizcoatua, ezta pontu batetaco midicuntçaz sendatcen, ezta behingo visitaz erremediatcen, eta ez hain fite leheneco estantera, estatura eta egoitçara bihurtcen.
Bai, nik ere uste dut gauza bortitza dela usantza, hain ere bortitz non, batzuetan, ez diogun gure buruari galdetzen ea gure ohitura hori ba ote den ona edo ez hain ona.

Josu asaldatu da zeren nik nahiago dut idaztea “unibersitate” (eta inkluso “unibersidade”) lehenago ezi “universitate”. Erramunek esango dit ze kontu visual bat dela, begietatik sartzen zaigula grafia, eta min ematen diola ikustea “bisual”. Eta “bista”? eta “berba”? eta “berso”? Horietan guzietan ez dago arazorik, zeren ... ohituta gaude.

Alderantziz, harritu egiten gara noiz ikusten dugún gaztelaniaz “versolari”, zeren ohitu gara a “b” hori ti "bersolari". Kasu horretan min bisuala eman diezaguke ikustea “versolari”, nahiz latinetiko “versus” izan haren jatorri ortografikoa. Ohitura hutsa.

Josuk erabiltzen du “doktore”, baina hori dator ti latina “doctor-oris”, nola “sculptor-oris” (akusatiboan “sculptore(m)”).
Inglesez idazten da “doctor”.
Frantsesez idazten da “docteur”.
Gaztelaniaz idazten da “doctor”.

Eta euskaraz ... “doktore”?

Baina, kasu horretan ez dio minik ematen a Josu, zeren ohitu da. Rusoek idazten dituzte “v”-ak bitártez  “B” letra ti euren alfabeto zirilikoa (eta “b”-ak bitártez “b” antzeko bat), eta ez die minik ematen, zeren ohitu dira. Antza, greko modernoek ere "B" idazten dute "v" soinua (bhta=víta).

Gaztelaniaz idazten da “proyecto”, inglesez “project” eta euskaraz "proiektu", eta ez du minik ematen. Zergátik? Zeren ohitu gara. Egia da ze errazago ohitzen gara noiz inguruko hizkuntzak jarraitu dituzten bide ortografiko dibersoak; eta zailagoa dela ohitura hartzea noiz ingurukoek jarraitu dute antzeko bidea eta gurearen ezberdina. Baina, azken buruan ez da ezer sakonik an grafia, ezbada gardentasuna (grafia opakorik ez, mesedez).

Axularrek idazten zuen “v”-a nola balitz “u” an hitz hasiera ("u" letra ez da baizik "v" eboluzionatu bat). Ohitura hori zaharra izango zen, baina galdu da. Eta orain markatua zaigu ikustea "v" ordéz "u". Baina, tira, ohitura-kontua da. [93] []

6 Comments:

Blogger Avalanche said...

Esaten digu Jesus Rubiok:

"Eta euskaraz ... “doktore”?Zergatik ez da deitoragarria idaztea “doktore” latinismoa kin “k”?
Ez al litzateke hobe gure gazteentzat, idaztea berdin nola inglesez, frantsesez eta gaztelaniaz?"

Bai, niretzat deitoragarria da DOKTORE idaztea DOCTORE idatzi behar bidean. Baina biak berdin ahoskatzen dute euskaldun guztiek.

Gehiago deitoragarria da, ordea, UNIBERSITATE/UNIBERTSITATE/UNIBERSIDADE idaztea UNIVERSITATEA idaztea baino, zeren UNIVERSITATE hitza UNIBERSITATE hitza ez bezala ahoskatzen baitute euskaldun batzuek. B eta V fonema desberdinak dira euskal populaziaren parte batentzat.

Halaber INKESTA/INKUESTA/ENKUESTA idaztea deitoragarriagoa da ezen ez INQUESTA, zeren euskaldun batzuok INKWESTA ahoskatzen baitugu in-kwes-ta, hau da goiko hiru horiek ez bezala.

Neuk orain FILOSOFIA, TEOLOGIA, RITMO, PSIKOLOGIA, KONSEQUENTIA eta honelakoak onartzen baditut da questio /kwes-ti-o/ strategiko batengatik, zeren neuk PFILOSOPHIA, THEOLOGIA, RHYTHMO, PSYCHOLOGIA, CONSEQUENTIA etc. maiteago baititut.

PAIDEIAren Euskara Erkide Batuan V eta Q onartu ditugu minimo batzuk direlako.

Adeitsuki

asteazkena, azaroa 08, 2006 3:10:00 PM  
Blogger Avalanche said...

Ez, beharbada nonbait gaizki esan dut. EHUn neuk ez dut inoiz honelako denuntziarik egin. Neuk publikoki egunkarietan, nire lantokietan eta azken urteetan batez ere interneten salatu ditut honelako gauzak. Jendeak oso gaizki hartzen du disidentzia minimoena ere. Ez, ez dut ia inoiz apoiorik sentitu.
Prezioa garesti samarra da. Neuk milaka ordu eman ditut euskararen alde, adibidez, klasikoak komputerizatzen eta hola, eta ia inork ere ez du eskertzen jakin izan.
Baditut zenbait iritzikide zeinak gehienetan oso okupaturik egoten baitira eta baita ere somatu dut ezen disidenteok oso daudela kontent disidente izatez. Esan nahi baita, ez dakigula organizatzen zenbait oker dreza ditzaguntzat.
Orain esperantza berriro piztu da (ene baitan) PAIDEIA Hezkuntzaren euskal Akademiarekin zeinek proposatuko baitu euskara erkide batua.
Euskaltzaindiaren eta beraz gehiengoaren euskara batu horri gerra egin behar zaio oso modelo berdintsua proposatuaz baina modelo bat zeinek segurtatuko baitu norberaren libertatea.

Euskaltzaindiaren Euskara Batua ikaragarri kaltegarria suertatu da azken urteetan, zeren oso euskara zaila baita euskaldun gehienontzat.

Euskara Erkide Batua behar dugu, non sintaktikoki eta lexikoki libertate osoa izango den.

Ortografian minimo bat onartu dugu: V eta Q, adibidez. V eta Q horiek, noski, behar diren tokietan erabiltzeko dira, hau da, euskaldun batzuok ahoskatzen ditugunetan.

Adeitsuki

Josu Lavin

asteazkena, azaroa 08, 2006 5:02:00 PM  
Blogger Avalanche said...

Txopi, ideia bat egin dezazun, hona hemen Axularrek aipua Euskara Erkide Batuan:

Bada esaten duenik, eta egia; haurretik pozoi jaten usatzen dena, azkenean pozoiz haz daitekeela, eta mantena.

Bada baldin honen gauza bortitza, eta indartsua bada usantza; Zer eginen du beti ere, gaztetik zahartzeraino, bekatutan usatu denac? Nola utziko du zahartzean, gaztean koberatu duen usantza? Beldur naiz utz ez dezan. Zeren San Krisostomok dioen bezala. Annosa pasio medicamento momentaneo non curatur. Arrazadura urtatua, narrio zahartua, zauri gaizkoatua, ez da punktu batetako medikuntzaz sendatzen, ez da behingo visitaz erremediatzen/remediatzen, eta ez hain fite leheneko estantera/stantera, estatura/statura eta egoitzara bihurtzen.

/ agertzen denetan forma biak onartzen dira.

Euskaltzaindiaren Euskara Batuan textu hori ezin da eman lexiko-ordezkapenik egin gabe.

Adeitsuki

Josu Lavin
***********

asteazkena, azaroa 08, 2006 5:23:00 PM  
Blogger Avalanche said...

ADITZA' ERRAZAGOTU AHAL DA?

Kaixo Txopi,

Soluzioak eskaini egin ditugu aditza' errazagotzeko.

Objektuarekiko (direktua nahiz indirektua) konkordantzia ez egitea proposatua izan da, esan nahi baita, obligatorioa izan ez dadila.

Duda izpirik ere ez dut ezen gure ikastetxe, institutu eta unibertsitateko irakasleek entzungo balute ezen geuk ontzat hartzen dugula ondoko esaldia:

"Ekarri zenezakete guri' eskatu genizkizuen liburuak"

duda bat ere gabe lapidatu nahi gintuzkete.

"eskatu genizkizuen liburuak" korrektuaren ondoan "ekarri zenezakete guri" fornma inkorrektua!!! Oh, ez!!!

Hain listo diren irakasle hauek esango ligukete ezen "ekar zeniezazkigukete" erabili behar izan genuke'ela, hau da, hain forma polit hori zein beraiek sekulan ahoz ez baitute erabili.

"ESKATU GENIZKIZUEN LIBURUAK" esaten' ia euskaldun guztiok dakigu. Inkluso irakasle hauek.

Forma hau berau ere simplifika genezake:

"eskatu genizuen liburuak"
"zuei eskatu genituen liburuak"
edo
"zuei eskatu genuen liburuak"

Egiazko problema' beste forman dago.

Zer egiten dute gure irakasle listook?

Nola haiek ez dakiten bapatean esaten:

"Ekarri zeniezazkigukete eskatu genizkizuen liburuak"

orduan ez dute ez lehenengo molde "inkorrektua" erabiltzen, ez eta bigarren forma korrektua bezain fantasma.

Nola adierazten dute hori beren zerebro eskakeatzaileek?

Adibidez honela esanez:

"beno, ea ekartzen dizkiguzuen eskatu genizkizuen liburuak"

Mekanismo simplifidiotizatzaile hau hain automatiko bihurtu zaien, non "zenezakete" beraren beharrizana haien garunetik desagertua den.

Hori bai, beren ikasle guztiak kondemnatzen dituzte "zeniezazkiguketen" guztiak ongi jartzera.

Jokaera hau guztiz generalizatuta dago irakasleria osoaren baitan, bon geratzen zaien baita apurrean.

Una mierda pa' ellos y ellas!

J.L.

asteazkena, azaroa 08, 2006 6:07:00 PM  
Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Jesus Rubiok dio ze orthographia da ohitura bat, ohitura huts bat, baina ez beste ezer. Nolanahi ere ez da berdin ohiturea eta traditionea, nik hurbilago ikusten dut orthographia tik traditionea zi ohiturea, hori hasteko. Hurbilago traditione kultural baten mundutik eta gu kulturalki gara parte bat hon kultura grekolatinoa, hor gagoz kokatuak. Gure mundua eta ondorioz gure orthographia ere dago sarturik an traditione (eta ez soil ohitura puntual edo dimensione txikiko phenomenoa) grekolatinoa; da ikustea problemea globalago eta tik panoramika zabalagoa eta egiazki eta evidenteki realagoa. Hori da inukatuzkoa, holan da.

Hitzek (eta mila gauzek gehiago, bada ere oharkabean) dute existentzia propio bat an mundu hori , gure kasuan mundu grekolatinoa eta modernoki grekolatinoinglesa.

Beraz, niretako, evidenteki, dute existentzia propio bat hitzek dagoz "zaku zabal hortan" (universo hetereo amankommun hortan zerbitzuko edozein herri eta hizkuntza direla patrimonio universal guziontzat) eta "zaku" hortarik dugu hartzen guziok. Gero, hizkuntza bakoitzak, beharrik gabe, hastea kambioak egiten eta retokeak ez dut ikusten beharrezko, ez on. Halan noiz hartzen dugu "zaku universal -behintzat universal gure okzidenteko kultura hontan- hortatik" ozono edo melodia edo disidente hitza (eta prefosta konzeptua) ez dugu ezein kambiorik egiten zeren behar ez da, orduan ba kambioa edo kambioak egiten dira soil "behar" direnean, noiz dagoen "txoke konzeptual bat" gure kasuan dioena esaterako euskaraz ez dago v letrarik eta orduan v-dun hitz universal guziak edo denak, salvu salvatu direnak txiripaz ez dakit zergatik nola vodka eta beste, kambiatzen eta "egokitzen" edo "bertokotzen" ditugu. Zeren bait dugu geure "mania propioak eta bihotzez ongi preziatuak" zeintzu antza karakterizatzen gaituzte gu (gure populua eta gure hizkuntza).

Hitzak eta ere orthographia gehiago dago sarturik an traditione kulturala zi ohitura graphikoa, niretzat da evidentea eta bere buruz mintzo da. Da ikustea tik prespektiva zabalagoa, panoramikoagoa eta universalagoa. Uste dut realagoa.

osteguna, azaroa 09, 2006 12:16:00 PM  
Blogger Avalanche said...

Ego soi totalmente de accordo con te, mio caro amico Erramun.

J.L.

osteguna, azaroa 09, 2006 2:03:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home