_________________________________
Kaixo guztioi:
Ikusirik oso debate interesgarria piztu dela, zerbait esan nahi nuke afin komentatu zenbait puntu.
Dio Juan Garziak (hemen):
“-Aldaketa bat proposatzen denean, kontuan hartu behar da, zerbaitetan dakarkeen onura ez ezik, bestela eta guztira dituen ondorioak (adibidez: sistematikoki aditza aurreratuko lukeen joskeratik postposiziozko menderakuntzara etortzeko mekanismoa aplikatzeko zailtasunak areagotu litezkeela, lehenaz gainera; jakina: postposizioak (eta haiekin) menderakuntza debeka genezake, edo, erradikalago, preposizio bihurtu guztiak, edo... edo...); luzea, baina adibidetxo bat baino ez zen, ez ahaztu, parentesikoa.” (Juan Garzia)Beraz, Juan Garziak diosku ze aditza nahierara aurreratzeak areagotuko lituzke menderakuntza postpositiboaren berezko zailtasunak (besteak beste), eta hori arazo erantsi bat dela. Baina hori betiko ezbidea da: menderakuntza postpositiboak berezko arazoa izanik, arazo horrentzako soluzio egokia bilatu beharko da, ezta? Soluzio ona, ez adabakia. Eta soluzio hori soilik pasa daiteke ti erabiltzea menderatzaileak zein ahal diren kokatzen aurre euren esaldi menperatuak (beti egonen dira hor menderatzaile postpositiboak, besteak beste). Bide hori egin behar da gradualki, inteligentziaz eta zentzuz, baina, azken buruan, euskararen erabiltzaileari eskainiz tresneria eraginkorra.
Aditzak aurreratzea da lehenengo pausua (Sarasolaren liburuak izugarrizko bultzada ematen die aditz progresiboei, eta horregatik euskararen erabiltzaileek gure eskerrik beroenak eman behar dizkiogu), baina bigarren pausua da menderakuntza prepositibo osoa aukeran izatea, ez soilik menderakuntza erlatibo ez-murriztatzailea (berriro ere diot, hemen ere Sarasolaren bultzada guztiz zorionekoa dela, eta oso inportantea eta lagungarria afin euskararen erabiltzaileek izan ditzagun aukera potente ez-marginalizatuak).
Kontua da ze menderatzaile erlatibo ez-murriztaileak ezin inportanteagoak izanik ere, ez direla gutxiago inportanteak erlatibo prepositibo murriztaileak edota beste menderatzaile guztien bertsio prepositiboak. Horrela konponduko lirateke Juanek aipatutako arazo horiek guztiak behin betikoz eta era egoki batean. Bide horretan klasikoek jakin zuten erabiltzen hainbat baliabide progresibo zein berriro hasi beharko liratekeen normaltasunez erabiltzen. Eta, jakina, erabil litezke euskararen mekanismo sortzaileak afin sortu edo moldatu beste baliabide menderatzaileak ere.
Baina arazoak ez dira amaitzen noiz garatu menderatzaile guztien bertsio prepositiboak. Badira beste baliabide postpositibo asko zeinen bertsio prepositiboak arazorik gabe lortu litezkeen eta zein komunikatiboki oso onuragarriak izanen liratekeen (-ri buruz, -n artean, …). Eta, duda izpirik gabe, bide osagarri horretatik zenbat eta aurrerago ailegatu, eta askoz hobeto. Kontua da, gorago esan bezala, gradualki egitea, kritikoki baina aurrera bidean, oker egindakoak kritikatuz, baina ondo egindakoak sostengatuz eta landuz. Horretarako behar da giro egokia, eta hor berriro sartzen da Sarasolaren lanaren garrantzia handia.
Hori guztia ez da munstrokeria, baizik guztiz zentzuzkoa, eta posiblea, eta gainera, da bide bakarra.
Jesus Rubio
[245] [⇶]
Textu bat problematikoa:
ErantzunEzabatuAmildegi bat sortu da kalkuluaren bitartez irudimena gainditzen duen errealitate batera iristen den fisikariaren, eta ebidentzia matematikoak sentsuen intuizioaren datuak gezurtatzen ditueneko errealitate bat antzematen saiatzen den publiko arruntaren artean.
Problemaren soluzio posible bat:
Amildegi bat sortu da, alde batez fisikaria zein, kalkuluaren bitartez, iristen den realitate batera zeinek superatzen duen irudimena, ta bestaldez publiko arrunta zein saiatzen den antzematen realitate bat zeinetan evidentzia matematikoak gezurtatzen dituen sensuen intuizioaren datuak.
Luis Lauzirika Zenikazelaia.
Kaixo Luis, erantzun dizut hurrengo postean.
ErantzunEzabatu