Xabier Aristegieta itzultzaileak Itzul posta-zerrendan (2018-2-16) planteatu zuén gaiá titulatzen Aditzaren atzerakarga, buruko min hori, non konparatzen zituén honako bi esaldi hauek:
A) "Nahi ez dugun autogobernu batean indarrak xahutu ditzagun saiatzen ari dira"
B) “Saiatzen ari dira xahutu ditzagun indarrak nahi ez dugun autogobernu batean“
Hona hemen nire mezua respektu konparazio hori [Itzul posta-zerrenda (2018-3-5)]:
________________________________
Zenbait komentario:
1.: Afera guzti honetan, behar da metodo razonatu bat zeinékin erabaki (edo hasi erabakitzen) nóiz kontsideratu esaldi bat nahasgarria, eta nóiz ez.
Bide horretatik, jarraian aztertuko ditugu A eta B esaldiak alternatiboki (grosso modo bada ere), balorátuz nóla sartzen zaigun eduki informazionala batean eta bestean, eta zéin ondorio segitzen den ordena bakoitzetik:
A1) "Nahi ez dugun autogobernu batean…”: 12 silaba. Tamaina horrek ongi gainditzen du 7-8 silabatako maximo hori nondik gora has gintezkeen nahasmendutan baldin ezin bagenu kokatu (ez sintaktikoki eta ez interpretazionalki) multzo horren eduki informazionala. Tamaina horretarako, behar genuke jakin ea informazio hori báden mintzagai zirkunstantziala, subjektu tematikoa, objektu rematikoa, edo galdegaia bera. Nola ezin dugun jakin, egin behar izanen dugu aurreikuspen bat: baliteke hasiera hori izateá mintzagai zirkunstantzial bat.
B1) “Saiatzen ari dira…”: 7 silaba. Hor bádakigu seguru zéin diren bai esaldi printzipalaren subjektua (haiek) eta bai aditz nagusia ere (saiatzen ari dira), ez baita gutxi. Beraz, bádugu esaldia ondo kokatua (sintaktikoki-interpretazionalki), eta informazio hori ondo eta seguru txertatua, halatan non egin genezakeen pausa koherente bat (ondo zimentatutako pausa) baldin nahi.
A2) "Nahi ez dugun autogobernu batean indarrak xahutu ditzagun…”: 9 silaba gehiago, eta berriro behar dugu jakin zerbait buruz gure kokapen sintaktiko-interpretatiboa, baina ezin jakin. Itxura guztien arabera, zati hori izan liteké informazio zirkunstantzial-referentzial-tematikoa zeinen ostean emanen zaigu informazio zentral-printzipal-rematikoa (esan nahi baita ze, besteak beste, galdegaia espero dugú aurrerago).
B2) “Saiatzen ari dira xahutu ditzagun...“ 6 silaba gehiago, eta hor, bádakigu zéin diren, ez soilki subjektu eta aditz printzipala, baizik ere perpaus osagarriaren subjektua eta aditz printzipala. Oso-oso handia da diferentzia respektu A2.
A3) "Nahi ez dugun autogobernu batean indarrak xahutu ditzagun saiatzen ari dira": 7 silaba gehiago. Eta hor etorri da akaboa, non konturatzen garen ze A2-ko informazio hori guztia zén esaldiaren zati rematikoena, zén galdegaia! Beraz, A2ko guztia zén galdegaia hon esaldi bat zeinen bukaeran enteratu garen nóla beste batzuk ari diren saiatzen xahuditzagun gure indarrak an autogobernu bat zein guk ez nahi. Jasotzaileak ez du lortu kokatzen informazioa sintaktiko-interpretazionalki harik-eta iritsi bukaera! Kostata eta gaizki! Hau argiki nahasgarria da.
B3) “Saiatzen ari dira xahutu ditzagun indarrak..." (3 gehiago eta doá perfektu)
B4) “Saiatzen ari dira xahutu ditzagun indarrak nahi ez dugun autogobernu batean“ (12 gehiago). Azken zati horrek ere ondo gainditzen du 7-8 silabatako muga hori, eta gauza da ze ez doa hain ondo nola B3, baina justuki zeren daukagun B3ko zimendu ona, ez dirudi argiki nahasgarria, nahizta, printzipioz, ondo etorriko litzaioke progresio gehiago.
Aurrekoak argiki (eta era sistematiko batean) erakusten du ze esaldi originala báda baztertzekoa, bitartean-ze esaldi alternatiboa askoz ere hobea den.
2.: Behin esaldi originala ulertu dugunean (demagun bigarren edo hirugarren irakurraldian), hurrengo irakurraldietan iruditu ahal zaigu ze esaldia ez zen hain zaila, zeren, behin ulertu dugunean, dena da ezberdin. Orain, jakinik norá heldu nahi dugun, informazioa ondo kokatuko dugu noiz irakurtzen. Hori dela-ta, izan genezake inpresio faltsua ezen esaldi hori ez zela nahasgarria. Baina báda!
3.: Gauza bat da ulertzeá esaldi baten edukia, eta beste bat, ondo ezberdina, eduki hori izatea ahalik-eta eraginkorrena komunikatiboki. Bi esaldik (edo bi testuk) ahal dute izan eduki informazional ulergarri berbera, baina bata izan askoz efektiboagoa ze bestea. Eta eraginkortasun horretan, gakoa dá koherentzia sintaktiko-interpretatiboa, gakoa dá sintaxia.
4.: Ez naiz geldituko an fribolitateak nola esatea ze SVO ordena izan ahal dá frankesteindarra.
[274] [>>>]
______________________________
Irakur ere sarrera hauek
1: Unitate sintetikoak vs analitikoak
2: Adreiluak nola etxeak
3: Sistematikoki informatiboa
4: Unitate minimo koherentea vs tope prozesagarria
5: Kontzeptu klabea: informazio-unitate itsaskorra
6: Buruz pausa koherenteak eta beste
7: Bide bakarra (ITZUL-1)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina