Lehenengo burutazioa: jatorri-hizkuntzaz kutsatzea. Itzulpena uste dut planteatu dugula, gehienbat, xede-hizkuntzara lerraturik, xede-hizkuntza horretan formulazio ahalik naturalenak lortzeko helburuarekin. Alabaina, garabidean edo ahultasunean dagoen hizkuntza batek beharrezkoa du, iraungo eta aitzinatuko badu, hizkuntza nagusitik baliabideak hartzea, kalkoak eta maileguak eginda. Partekatzen dugun mendebaldeko kultura komunean gu atzetik goaz eta bidea urratuta dago. [J.A Agirre, 2018]Garabidean edo ahultasunean:
1.: landu behar dira euskaraz noizbait erabilitako estruktura garatzaile guztiak, ustiatuz bide hau maximoraino.
2.: landu behar dira euskaran noizbait erabilitako mekanismo sintaktiko sortzaile-garatzaile guztiak, ustiatuz bide hau maximoraino.
3.: landu behar da beste edozein bide garatzaile ere, hala nola kalkoak eta maileguak.
Iraungo eta aitzinatuko badu. [298] [>>>]
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina