Bigarren burutazioa: hizkera-mailen interkomunikazioa. Itzulpenak balio digu, batez ere, eremu berriak jorratzeko, zeinak, normalean, maila tekniko, kulto edo jaso batean urratu ohi baitira. Maila horietan lantzen dugun hizkerak, eskolarizazioaren eta hedabideen bitartez, eragina izan beharko luke hizkera arruntean ere, esamolde berriak sozializatuz. Beraz, uste dut hizkera arrunta espezialitatekoaren oinarri izan behar dela, baina baita espezialitatekoak arruntean ere eragina izan behar duela.Hizkuntza garatzean, besarkatu eta landu behar da edozein aurrerakuntza sintaktiko zein gertatu an hizkera arrunta (hala nola SVO ordena), berdin nola ere edozein aurrerakuntza zein gertatu an edozein esparru tekniko, kulto edo jasoa (hala nola "aurka..." edo "gain..." edo "eze..." erlatiboa). Gero, esamolde berriak joan beharko liraké sozializatzen. [299] [>>>]
Orriak
▼
asteartea, maiatza 29, 2018
J.M. Agirre: "...esamolde berriak sozializatuz."
Ondoren doa Jesus Maria Agirreren bigarren gogoeta ti "Gogoeta xumea esapide prepositiboez" (Administrazioa euskaraz, 100. zk, 2018:21-22):
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina