Seigarren burutazioa, tradizioarekiko etena gainditu beharra. Ikertzaileek diote XX. mendean haustura gertatu zela tradizioarekin eta haren espiritura itzuli behar garela (Amuriza, Altonaga, Sarasola). Hirurogeietan gaudenon belaunaldia garbizaletasunaren giroan abiatu zen itzulpengintzan eta, hizkera administratiboari dagokionez, azken aldion «euskara erraza»ren inplantazioa bizi izan dugu, plain englishen bidetik halako populismo paternalista batek bultzatua. Nire iritziz, idazmolde administratibo pixkat jasoago-jarraituago-konplexuago bat bilatu behar genuke, beldurra galduz hizkera arruntetik batzuetan pixkat gehiago aldentzeari. [Agirre, 2018:21]Jesus Maria Agirrek jasotzen du hor nóla ikertzaileek diote ze XX. mendean tradizioarekiko etena edo haustura gertatu zela an esparrua e-sintaxia, eta egia da hala izan zela. Baina, zehatzagoak izateko, XX. mendeko eten hori, etena bainoago, izan zen izugarrizko atzerakada.
Aurreko sarreran azpimarratzen genuen nóla tradizio zaharrean ez zen sumatzen arazo handirik ki erabili baliabide sintaktiko akaso berriak, baina edonola ere, aberasgarriak:
Erreparatu daiteke nola orduko gure kolegek eskrupulurik gabe jotzen zuten baliabide hauetara. [Agirre, 2018:22]Guztiarekin ere, gauza da ze, urte gutxi batzuetan, euskarak galduko zituén lau mendé on progreso sintaktiko idatzia, zein ez zen soilik galdu, baizik ere, ez gutxitan, mespretxátu, erabat zapuztuz lehengo giro sintaktikoa, zein baitzen ezinbestekoa ki jarraitu garatzen euskararen sintaxia.
Desbideak aurká garabideak, eta desbideak atéra garaile, eta ez gaitezen engaina, hala jarraitzen dute orain ere, halan ze, etena gainditzeko, atzerapausuak desibili beharko dira, bai eta aurrerapausu berriak eman an norabidea on jarraitutasun koherente eta potentea, nondik naturaltasunez segitzen baita eraginkortasun komunikatiboa, gerota eraginkortasun handiagoa. [303] [>>>]
Esan ze baietz egon zela orain 100 urthetsu iraultzea syntacticoa respectuz traditione aurrecoa baina, zoritcharrez, ez soilic syntacticoa baizic globalagoa non baita irauli zen lexicoa eta ere orthographia.
ErantzunEzabatuEta bi eremu azquenac ere, nola syntaxiac, seguitzen dute egun conronte galcor hortan oraino.
Eguia borobila!
ErantzunEzabatuOrthographiaren, lexicoaren eta syntaxiaren cambiamendu orocorra. Hau da, hizcunça eraldatu çuten prejudicioz betheric.
Behar da askoz askatasun sintaktiko, lexiko eta ortografiko gehiago afin, alde batetik, joan ahal gaitezen osatzen estandar funtzionalagoa, aberatsagoa eta sendoagoa, eta bestetik, estandar hori izan ahal dadin deskriptiboagoa eta gutxiago preskriptiboa.
ErantzunEzabatu