Norena izan liteke ondorengo esaldia?
Hona hemen Jesus Maria Agirrek egindako zazpigarren gogoeta an bere artikulua titúlatzen "Gogoeta xumea esapide prepositiboez" (Administrazioa euskaraz, 100. zk, 2018:22):
Zazpigarren burutazioa, erlatibo prepositiboa. Irakurlea konturatuko zen erlatibo prepositiboarenak direla jarritako adibide asko. Arrazoia da egitura horren presentzia giltzarria iruditzen zaidala ebaluatzeko ea konplexu eta aurreiritzirik gabe ari garen hizkera jaso baten eraikuntzan. [Agirre, 2018:22]Horren harira, noréna izan liteke ondorengo esaldia?
Mojetan, baita praile eta apaiz askotan ere, eta gehiago guzti horien goi-nagusi errespetagarrietan, bada siniste ilun bezalako zer bat, zeinek agintzen baitie, euskara eztutela erabili behar, ezinbestez baizik;...Noréna izan liteke? (Ikus norena den an hurrengo sarrera) [304] [>>>]
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home