igandea, abendua 08, 2019

Hala "-n" atzizkiaz egindako erlatiboak, nola "zein" anaforaz egindakoak, biak ere izan ahal dira restriktiboak edo explikatiboak

Zioén Gilen-ek atzo:
Fidel da Iaincoa ceinez deithu içan baitzarete Iesus Christ haren Seme gure Iaunaren communionera.

Kasu horretan, Jainkoa izen mugatua da berez "(izen berezien ezaugarri nagusia dugu hori). Perpaus erlatiboak informazio bat gaineratzen du izen ardatz hartaz, baina ez du informazio horrek haren erreferentzia murrizten, ez mugatzen". (EGLU-V, 200. or.)
Bai, kasu horretan ulertu behar genuké "Iainkoa" nola izen propioa, eta idéntifikatuz referente posible bakar bat, halan ze perpaus erlatiboa soilik izan liteké explikatiboa. Hor egokia litzaké koma bat artén referentea eta erlatiboa afin hasieratik argiki transmítitu perpaus erlatiboa explikatiboa dela:
Fidel da Iaincoa, ceinez deithu içan baitzarete Iesus Christ haren Seme gure Iaunaren communionera.
Horren ondoan, esan genezake honako hau ere:
Fidel da iaincoa ceinez deithu içan baitzarete Iesus Christ haren Seme gure Iaunaren communionera.
non ulertuko genuken ze, iainkoen artean, fidel dela justuki hóri ceinez deithu içan baitzarete Iesus Christ haren Seme gure Iaunaren communionera. Hor izanen litzaké restriktiboa eta egokiena litzaké komarik eza.

Kontua da ze, hala "-n" atzizkiaz egindako erlatiboak, nola "zein" anaforaz egindakoak, biak ere izan ahal dirá restriktiboak edo explikatiboak. [737] [>>>]

Etiketak: ,