astelehena, abendua 09, 2019

Buruz azentuak euskaraz

Axularrek zún idatzi an bere "Guero" (1643):
Lehenbicico athea eta portale principala, da beguietaco vista. Visus. [Axular, XLI]
zein orobat idatzi liteké erabilíz azentu bat gain aditza:
Lehenbicico athea eta portale principala dá beguietaco vista. Visus.
hala eginez irakurketa akaso fluituago.

Azentuak aspalditik erabili dira euskaraz (ikus adibidez Leizarraga), eta gaur egun ere izan daitezke ondo erabilgarriak afin desanbiguatu edo sinpleki lagundu deskodifikatzen textua arinago. []

Etiketak: , , , ,

3 Comments:

Blogger Bittor said...

Azkuek (eta Altubek) 'azentu-tildea' ez, baina goiko arrasta (apostrofoa) proposatzen dute hala moduzkoetarako, eta biek ere praktikatzen bere idatzietan tarteka. Hal dio atal batek nire tesian:

Altubek 1932an proposatzen du (El acento vasco en la prosa y en el verso), gainezarritako komatxo baten erabilera (coma superpuesta), sintagma desberdinak bereizteko euskaraz. Altubek aitortzen du, gaztelaniaz banaketa hori aditzak berak egiten duela maiz, baina, nola, euskaraz aginduta dagoen, aditza esaldi amaierara-edo eramatea, beharrezkoa gertatzen dela beste zeinuren baten erabilera. Kasualitatez, gainezarritako koma honen erabilera, sintagma desberdinen artean, predikatzen eta praktikatzen du Azkuek, bere lehen garaiko idatzi guztietan (Grankanton arrantzaleak; Peru Matraka ta Pedr'Anton; Izkindea; …). Eta azken honetan argitzen du ongi goiko arrastaren erabilera (27, eta 35-6 orr.):

LENENGO ARAUA. Esaldiak ondo oguzteko' alkar mendetuta dagozan itzak' arnasa baten oguzi bear daue. / … / Noiz arnasa artu leiken' edo zeintzuk daizan itz alkar mendetuak' itzen goiko marratxoak dinoskue. (27 or.) / … / Goiko arrasta. Marra au barria dai; bear bearra dailako sortu daut. Euskal itzak' euren berarizko Irizpidea gaitik' erdaldunak marrarik ipinten ez dauen lekuan bere' marraren bat bear daue' euren agerkizuna ilundu nai izan ezik. / … / 90. ¿Noiz, bada, oitu bear izango dai goiko arasta? / Arnasa artuteko peremiñaa' ta itzen agerkizuna nastuteko arrizkua dagoenean, bezte marrarik onetarako oitu al izan ezik. (35-6 orr.)

Azkuek gerora baztertu egingo du erabilera, aldiz Altubek bereganatzen duena 1932tik aurrera bederen, eta bere azken urteetako euskal idatzietan.

astelehena, abendua 09, 2019 9:45:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

Neuc behin baino guehiagotan erabili ukan dut apostrophoa edo goico arrasta hori.

astelehena, abendua 09, 2019 3:04:00 PM  
Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Uste dut deitu izan zaio ere comma garaia (edo coma garaia). Nic iracurri dut inoiz termino hori. Iracurriric Azkueren aiphu hori, dirudi conceptionalqui, referitzen dela ki apostrophoa.
Esateraco hemen, "Agur t'erdi" honetan hori marca hori da apostrophoa nic uste zein erabilten da asco frantzesez.

astelehena, abendua 09, 2019 3:54:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home