asteazkena, maiatza 22, 2024

Arazoaren berezko izaera hutsala

Puntu honetan gogoratu nahi genuké ondorengo aipua, non Juan Garziak (2013) ezin hobeto laburbiltzen duén arazoaren berezko izaera hutsala, esanez:

...arazoa intonazio berezi hori markatu gabe geratzea bada, zergatik ez dugu seinale berezi batez markatzen, eta kito? [Juan Garzia, 2013]

Bai, horretaz mintzo ginen an 2022ko sarrera hau ere, zein gogoratzen dugún osorik:

Juan Garziak dio an bere "Galdegaia aditzaren atzean" (2013):

Behin baino gehiagotan aipatu dudan moduan, definizio eta gisakoetan dago une honetan estandarraren barneko ezbaia, egitura sintaktikoak ez baitu halakoetan (oso) garbi uzten salbuespenei dagokien azpikodea aplikatu behar denetz, hots, galdegaia aditzaren aurrekoa izan beharrean atzekoa denetz hor. Izan ere, (azpi)kode alternatiboa aplikatu behar dela adierazten duen seinale bakarra ahozkoan halakoetan baliatzen den intonazio alternatiboa da, eta, idatzian seinale bakar hori galtzen denez, irakurleak, defektuz, kode arrunta aplikatuko du noski, eta ez salbuespenei dagokiena. Edo deserosotasuna eragingo dio, behintzat, irakurketa-zalantzak. Ikusi, esate baterako, segidako pare hau, egunotan irakurria:

Ilustrazioa da gizakiak berak eragindako heldugabetasunetik irtetea. Heldugabetasuna da beste norbaiten laguntzarik gabe bakoitza bere ulermena erabiltzeko gai ez izatea.

Horietan ados (samar) egonez gero, kontu tekniko batera iritsita gaude: arazoa intonazio berezi hori markatu gabe geratzea bada, zergatik ez dugu seinale berezi batez markatzen, eta kito?

Guztiz ados

Oso-oso argi dirudi ze euskara estandarrak ezin du galdu halako aukera sintaktiko potente eta efektibo bat noiz, nahi izatekotan, kontua konpon liteken hain sinpleki nola jarriz azentu bat an aditza:

Ilustrazioa ...

Heldugabetasuna ...

Eta, zehazkiago mintzatuz, ez da galtzen soilik aukera bat, baizik bi aukera potente eta efektibo, hala nola ere guztiz beharrezkoak:

  • SVO kin galdegaia an objetua.
  • SVO neutroa kin informazio rhematikoena an objetua.
Azentua beti ere optatibo, betiko moduan.
Argi denez, arazoa konpontzen da ezin errazago bidéz azentu normal sinple bat noiz idazleak uste baitú ze azentu horrek errazten dú irakurketa. Zinez, hain sinple. [2366] [>>>]