asteartea, maiatza 21, 2024

Juan Garzia (2013): "...arbitrariotasunak eragindako irakurketa-eta interpretazio-zalantza etengabea da eragozpenik handiena libretasun bridagabean."

Genioén atzo ze baldin saiátu idazten galdegaiak batzutan postverbalki eta bestetan preverbalki (aráuz gure interes komunikatiboak), esan nahi baitá...

«batzuetan aditzaren aurrean eta bestetan atzean»

hortxe Juan Garzia-k esaten digu ze hori da kodea kentzea, eta ez kodea aldatzea. Gure ikuspuntutik, ordea, kodea aldatzea, eta baita kentzea ere, dá ezinezkoa bihurtzea idáztea estruktura bat (alegia, galdegai postverbala) zein aski normaltasunez erabiltzen den an euskara mintzatua, hala kolokiala nola formala, hala nola ere an idatzi zaharrak

Hori bái dela kodea aldatzea, hori bái dela kodea kentzea, larriki pobretuz kodea, larriki pobretuz hizkuntza, ezbidean barrena.

Juan Garzia-k planteatzen dú dilema bat:

  • sintaxia guztiz irauli (emanez beti galdegai postverbala), hola ezárriz beste kode bat,  

ala

  • arbitrariotasunak eragindako irakurketa- eta interpretazio-zalantza etengabea, ... libretasun bridagabean.

eta azken hori, dioenez, izanen litzaké eragozpenik handiena ki idátzi galdegai postverbalak:

Hala, bada, non eta «proposatzen» dena kodea irauli eta beste bat ezartzea ez den, arbitrariotasunak eragindako irakurketa-eta interpretazio-zalantza etengabea da eragozpenik handiena libretasun bridagabean. [Juan Garzia, 2013, ikus beherago an kontextu zabalagoa]

Horretaz, bi kontu. Alde batetik, kontextuak askotan, eta are gehienetan, esanen digú zéin den galdegaia, nola genioen an ondorengo sarrera, zein gogoratuko dugún osorik:

Mintzo ginen atzo buruzki optatibitatea on azentu ortografikoak euskaraz, eta nóla azentuak jartzea edo ez jartzea ez litzake egon behar baldintzatua ki existentzia e-anbiguetatea, baizik nahikoa izan beharko litzakela idazleek iriztea azentuaren lagungarritasun interpretatiboa.

Eta gauza da ze Juan Garziak (jada aipatua hemen buruzki azentuak) behinda egín bere proposamen azentualak respektu galdegai postpositiboak, eta justuki segituan, izkin eginen die ki halako aukera azentualak an erabilera estandarra:  

Ez naiz noski notazio hori idazkera estandarrerako proposatzen ari, baina hori pentsatuz eskandalizatu den irakurleak kontu egin beza halakoei uko egiteko baldintza, hain justu, idatzizko kode jakin bati xuxen-xuxen darraizkion joskerak erabiltzea dela, eta bere intentzioaren araberako irakurketarik ezin duela eskatu gero, inolako markarik gabe ahozko lizentzia bat erabili badu. [Juan Garzia, "Joskera lantegi", 162]
Hor, Juan Garziak damaigu halako azentuei uko egiteko baldintza: erabil daitezén galdegai preverbalak exklusiboki, jarraiki galdegaiaren legea. Baina, zorionez, ez dago kontua hain baldintzatua zeren gehienetan kontextuak esanen digu zéin den zentzua on informazioa, eta zéin den bere parte rhematikoena. Gainera, bistan da ze idazle zaharrek maiz erabili dituzté galdegai postverbalak ge azenturik.

Baina, egia bada ere ze idazle zaharrek normaltasun osoz erabili dituzte halako galdegai postpositiboak ge erábili inolako azenturik, ez da gutxiago egia ze halako azentuek laguntzen dute deskodetzen zéin den intentzio informatiboa e-idazlea, halatan ze, ez lirake hain beharrezkoak, baina bai ondo lagungarriak an euren optatibitatea.

eta, beste alde batetik, hala ezbalitz ere (kontextua ez balitz hain argigarria), oso errazki jar daiteke azentu normal bat adieráziz ze galdegaia bilatu behar da justuki aurrerantza ordezta atzerantza (bereziki hasieran oso lagungarri dateke halako azentuak jartzea). Beraz, hori balitz eragozpenik handiena (ki idátzi normaltasunez galdegai postverbalak), zinez oso eragozpen txikia litzake.

Ez, Juan Garzia-k planteatzen duén eragozpenik handiena ez da hori, baizik beste bat zein azalduko digún gerotxoago, beste bat zein, bere ustez, izanen litzake euskararen beste urrats bat galbiderantz. [2365] [>>>]