asteartea, maiatza 14, 2024

Iñigo Alzola mendi-lasterkaria (2023): "Gero, Udalatik Udalatxera hainbat igoera daude, baina igoera klasikoa da azkarrena."

Goiena aldizkarian (2023-10-27), Iñigo Alzola mendi-lasterkariari galdetu ziotén honako hau:

Udalatxera nondik igo begiratzen ibili zineten? [Xabier Urzelai kazetaria, 2023:32]

 eta, erantzunez, kirolari horrek momentu batean dio:

Gero, Udalatik Udalatxera hainbat igoera daude, baina igoera klasikoa da azkarrena. [Alzola, 2023:32]  

Hortaz, hainbat igoera daude, eta horietarik báda bat zein dén igoera klasikoa (ikus atzoko sarrera). Horren harira, bilatu dugu an Google zénbat emaitza ateratzen zaizkigun an:

  • "igoera klasikoa"

eta atera zaizkigú 

  • 579 emaitza inguru

Bai, "igoera" bat izan ahal dá:

Norabait igoz egiten den ibilbidea. [Elhuyar, 1993]

edo, bestela esanda, nonbaitera igotzeko bidea. Hala ere, eta errepikatuz atzoko galdera, nóla esan behar genuke aráuz Euskaltzaindia? [2358] [>>>]

1 Comments:

Blogger Unknown said...

Ez dago bezalakorik nola hizkuntza hitz egina!

Txopi

asteartea, maiatza 14, 2024 9:41:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home