igandea, abuztua 24, 2025

Burúz "leiket, leikezu, leike,..."

Genioén an #2815:

Garai zaharretan:

hark ni neike / hark hura leike / nik hura null

hark gu geike / hark hura leike / guk hura leikegu

Gero gertatu zén 1. fasea (ikus #2795): 

hark hura leike → berdin

nik hura leiket → nik hura neike

non "leiket, leikezu, leike,..." izanen zirén (ustezko) forma zaharrak zeinen erabilera joanen zén gutxiagotzen aldéz forma berriak nola "neike, zeike, leike,..." (ohartu gaitezen ze 3. personak ez dira aldatzen, halan ze aldaketa hori nabarmenki errazten da).    

Dena den, esan behar dugu ze "leiket, leikezu, leike,..." forma horiek erabiltzen dirá gaur egun ere, nola gogoratzen zigún Amatiño-k an bere "“Leikegu” adizkiaren arkeologia" (2016), non zioén:

Gauza jakina da, eta hainbat aldiz aipatua, gaur egungo gazteen artean dezente sarri erabili izaten direla “leiket", "leikezu", "leikegu” eta zentzu honetako adizkiak, nolabaiteko logika bati darizkionak, neike/nezake/dezaket, zeinke/zenezake/dezakezu eta geinke/genezake/dezakegu adizkien ordez-edo. 
Aipamen horien inguruan ia segurutzat jotzen da adizki horiek ikastolan hezitutako belaunaldien fruitu direla eta ikastolak nagusitu aurreko euskaldun zaharrek ez zutela, sekula, horrelakorik erabiltzen. 
Hala ere, euskal zinearen gaineko zenbait zertzeladaren bila ari naizela, hona non aurkitu dudan, ustekabean, orain lau hamarkadako “leikegubat, ikastolatik inoiz ere pasatu gabeko azkoitiar euskaldun zahar batek 1972an idatzia.  
Testu hau Luis Larrañagak idatzi zuen orain dela 45 urte inguru eta Jaunaren Deia aldizkariaren 41. alean argitaratu, 1972ko abenduan, “Zinea eta euskaldunak” delako idazlanaren baitan.

Beraz, badirudi ze forma horiek ez direla hain berriak. Eta galdetzen dugú: bá al da erabilera zaharragorik? [2825] [>>>]