igandea, iraila 07, 2025

Erabilera hori (Gustatuko zitzaidan Kubara joatea) beste zerbaiti egotzi beharko jako, ez bederen ki erdararen eragina (Me gustaría ir a Cuba)

Irakurtzen genuén atzo:

Barkatuko duzue ni gatik eman datuak gabe kontrastatu kin ikerketa zientifikoak baina Gipuzkoan bederen, elkarrizketa arruntetan beti da erabili "Gustatuko zitzaidan" ordez "Gustatuko litzaidake". Beraz, aisa ahal da ondorioztatu ze erabili ahal da, "Gustatuko zaiten" gisako aditzak. 

Euskalltzaindia-k hauxe dio gain erabilera hori (Euskara Batuaren Eskuliburua, an "Aditzaren aspektua eta kalkoak"):

Erdararen eraginez, baztertzekoak diren joera desegoki batzuk ari dira zabaltzen azken urteotan. Hauek bereziki:

...

f) Aspektuaren esparrukoak ez badira ere, berariaz aipatzekoak dira honako kalko hauek:

Gerta litezkeen gertakari hipotetikoak aipatzeko, iragana erabiltzea hipotetikoaren ordez. *Gustatuko zitzaidan Kubara joatea (> Gustatuko litzaidake Kubara joatea). *Oraintxe bertan txuleta eder bat jango nuen (> Oraintxe bertan txuleta eder bat jango nuke). ( iragan-geroa aditzaldia)

Horretaz esan ze erabilera horrek ez dirudi inondik inora kalko bat: izan ere, gaztelaniaz honela esan ohi da:

  • Me gustaría ir a Cuba (= *Gustatuko zitzaidan Kubara joatea > Gustatuko litzaidake Kubara joatea)
eta ez da hor agertzen iraganik, baizik potentzial (hipotetiko) argi bat (zeinen eraginez erabili beharko litzaké "litzaidake = litzat"). Beraz, erabilera hori beste zerbaiti egotzi beharko jako, ez bederen ki erdararen eragina. [2839] [>>>]

2 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

Nire belarriaren arauera "gustatuko zitzaidan" edota "gustatuko jatan" aditzak bi esannahi ditu:

1 me gustaría
2 me habría gustado

eta BA partikularekin ere bi:

1 si me gustase
2 si me hubiese gustado

Entzumen ona daukat.

igandea, iraila 07, 2025 4:28:00 PM  
Blogger Unknown said...

Ta baldin badago gazteleraren eragina, ze axola du? Hizkuntza guztiak dute beste baten eragina, guztiak, salbuezpen gabe. Imajina dezagun gazteleraz ez dutela onartzen "chabola", "moño" edo "izquierda", zeren euskararen eragina dute.

Gainera zuk esaten duzuna, Jesus, ez dago argi.

Ez buru eta ez hankarik.

igandea, iraila 07, 2025 7:29:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home