Ez batean ez bestean ez dugu ikusten gaztelaniaren eragina, eta bai ikusten dugu euskararen barruko joera bat bilátuz... aditz sinpleagoak
Zioen atzo Josu Lavin-ek:
Nire belarriaren arauera "gustatuko zitzaidan" edota "gustatuko jatan" aditzak bi esannahi ditu:
1 me gustaría
2 me habría gustado
eta BA partikularekin ere bi:
1 si me gustase
2 si me hubiese gustado
Entzumen ona daukat.
Euskaltzaindia-k onartzen dú bigarren erabilera hori ("me habría gustado"):
Garaiz esan (izan) bagenio, lehenago etorriko zen / etorriko zatekeen.
Abisatu (izan) balidate joango nintzen / nintzatekeen bilerara.
baina ez lehenengoa ("me gustaría"):
*Gustura joango nintzen Kubara (> Gustura joango nintzateke Kubara).
*Oraintxe bertan txuleta eder bat jango nuen (> Oraintxe bertan txuleta eder bat jango
nuke).
Ikus Euskara Batuaren Eskuliburua (Euskaltzaindia, 2018:271):
- Baldintzazko ezinezko ondorioa adierazteko (baldintzazko ondorio irreala, alegia). Bi moldeak daude ondo: Garaiz esan (izan) bagenio, lehenago etorriko zen/etorriko zatekeen. Abisatu (izan) balidate joango nintzen/nintzatekeen bilerara. Testuinguru horretan, parekoak dira honako guztiok: zuen/zukeen, genizun/genizukeen, ginen/ginatekeen, etab. [42. araua, «Lehenago etorriko zen; lehenago asmatuko zuen»] (→ baldintza·perpausak)
Ez da zuzena gertakari hipotetikoak baina gerta litezkeenak aipatzeko. (→ baldintza-perpausak)
*Gustura joango nintzen Kubara (> Gustura joango nintzateke Kubara).
*Oraintxe bertan txuleta eder bat jango nuen (> Oraintxe bertan txuleta eder bat jango nuke).
*Gustatuko zitzaidan bihar sagardotegian txuleta jatea! (> Gustatuko litzaidake bihar sagardotegian txuleta jatea).
Ez batean ez bestean ez dugu ikusten gaztelaniaren eragina (izan ere, gaztelaniaz bietan potentziala erabiltzen da, eta ez iragana), eta bai ikusten dugu euskararen barruko joera bat bilátuz... aditz sinpleagoak. [2840] [>>>]*Gonbidatuko banindute gustura joango nintzen bilerara (> Gonbidatuko banindute, gustura joango nintzateke bilerara).


1 Comments:
"habría venido" esateko bi molde eskaintzen ditu Euskaltzaindiak:
1. etorriko zen
eta
2. etorriko zatekeen
zeinen egiazko itzulpenak, ordea, hauexek baitira:
1. iba a venir (realmente)
2. probablemente iba a venir
ETORRI LITZATEKE sería la traducción literal cuando alguien habría venido, pero no lo ha hecho.
Esan dut.
Argitaratu iruzkina
<< Home