akaŕi = agari = ageri = agiri (ageriko oroigarri bat gain zeozer gogoangarria)
Mintzatuko gara gehiago burúz "eŕaukon" eta ingurukoak (ikus adibidez atzoko sarrera), baina gaur plazaratu nahi genuke hipotesi bat zein ez dugun inon ere ikusi, eta zein iruditzen zaigun oso kontuan hartzekoa. Ari gara burúz "akaŕi", zein den idatzi an Irulegiko eskua kin ber ŕ zein "eŕaukon" (printzipioz, euskararen r sinplea beraz), eta zeintaz Joaquín Gorrochategui-k eta Javier Velaza-k esaten dutén ondokoa an euren "La mano de Irulegi: edición y comentarios epigráficos y lingüísticos" (2023):
Parece razonable pensar que el objeto de la dedicación es el elemento akaŕi, cuyo sentido es desconocido; puede ser algo material o hacer referencia a algo abstracto como 'don', 'ofrenda'. [Gorrochategui-Velaza, 2023:501]
Bestalde, Aiestaran, Gorrochategui eta Velaza autoreek esaten digutenez (an "La inscripción vascónica de Irulegi (Valle de Aranguren, Navarra)", 2023):
El signario empleado para escribir el texto pertenece sin duda a la familia de los semisilabarios paleohispánicos. Hasta donde podemos observar, no existe evidencia de dualidad en los silabogramas de la serie oclusiva (la eventual dualidad de te1 y te2 ha quedado eliminada, como hemos indicado). [Aiestaran, Gorrochategui eta Velaza, 2023:279]
halan ze ez dirudi oztoporik dagoenik ki irakurri gure oraingo hitza honela (berdin idatziko bailirake soinu oklusibo gorrak eta ozenak, kasu honetan k soinu gorra eta g soinu ozena):
- agari
zein izanen litzakén aldaera bát on "ageri" edo "agiri", adieraziz zerbait zein egonen litzakén agerian, akaso eskegita an horma bat (nola, dirudienez, aurkitzen zén gure eskua), edo ageriko beste edozein lekutan, eta nolabait erákutsiz zerbait, zerbait gogoangarria (zentzu batean antzera nola egungo agiriak). Bestalde, gaurko egunean ere irakurri ahal da aldaera hori berori an gure betiko esku-hiztegia (Orotariko Euskal Hiztegia):
- agari. v ageri.
Gainera (eta hau beste kontu bat da, apartekoa respektu "akaŕi", nahiz izan litekén osagarria), aurreko "ese" hori ez legoke urruti tikan "etse/etze/etxe" konglomeratu fonetikoa, adieraziz "etxe" (esan gabe doa, azken esangura posible hori bai ikusi dugula aipatua), halan ze, bi hitz horiek juntatuta, geldituko litzakún honako hau:
- eseakaŕi = etxe-agari = etxe-ageri = etxe agiri




0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home