Orriak

astelehena, azaroa 24, 2025

... ustez iberieratik hartu ziren hitzak [adibidez numeroak] euskararenak zirela erakusteko, eta soka horretatik tiraka, akaso iberieraren eta euskararen arteko ahaidetasun-graduren bat arrazoigarriki erakusteko. (gure reseina bat, 2009)

Argi gera bedi (badaezpada): Lakarra-ren lana oso interesgarria iruditzen zaigu, beti ikasgogoz irakurtzen dugu eta asko ikasten dugu. Horren erakusle, ikus gure ondorengo reseina respektu Lakarra-ren 1995ko artikulu bat titulatuá "Reconstructing the Pre-Proto-Basque", non autorea mintzo zen burúz bere erro-teoria (hau ere, Lakarra-ri berari entregatua an 2009):

Hor adibidetzen genuén Lakarra-k erabilitako azterbidea honela:

Adibide baterako, autoreak aipatzen du beltz hitza, eta hitz hori konparatzen du beste batzuekin: gibel, harbel, horbel, goibel, ubel, … Azken hitzen segmentazioa argia da, eta guztietan agertzen zaigu bigarren segmentu bat: bel. Gainera, gertatzen da ezen hitz guzti horiek konpartitzen dutela esangura orokor bat non bel horren interpretazioa beltz hitzarekin bat datorren. Hortxe identifikatu genezake erro berri bat, eta ez erro hori bakarrik, baizik-eta morfogai andana ederra ere; besteak beste gi- edo –tz morfoak (kasu honetan bata da aurrizkia eta bestea atzizkia, baina aztertu beharko litzateke ea beste posizioetan ere ager daitezkeen). 

Gi- morfogai horrekin hasiko litzateke prozesua berriro, eta hasi beharko ginateke ustezko hitz zaharren arteko gi- segmentuen ehizan. Ez urrutira, aurkituko ditugu kandidatu onak, bai hitz oso zaharrak izateko, eta baita gi- morfoa izateko: gizen, giharre.

Lakarrak aipatzen duenez, metodologia hori ez da berria euskararen ikerkuntzan, izan ere Mitxeleneak berak erabili baitzuen -din bukaerako adjektiboak aztertu zituenean: berdin, urdin, gordin. Mitxelenaren konklusioa izan zen adjektibo horien azken silaba *-di- aditz birreraiki baten forma jokatu bati zegokiola, non agertzen baitzen –n markatzaile erlatiboa. De Rijk-ek ere erabilia zuen birreraikuntza metodo hau ustezko *da (= orain) morfo batera ailegatzeko. [Gure reseina gain Lakarra-ren lana, 2009]

Beste puntu batean hauxe genioén:

Aurreko planteamenduan nolabaiteko arazo zirkular bat egon daiteke: jatorrizko hitzetatik deduzitzen da teoria, eta teoriarekin bat ez datozen hitzak ez dira kontsideratuko jatorrizkoak; hots aurreko aukeraketak baldintza lezakeen teoriaren emaitza. Edonola ere, oro har, horixe da egin daitekeena, eta oso interesgarria eta emankorra izan daiteke (eta izan da) bide hori. Modu horretara, zenbait morfo edo egitura argiki identifikagarriak aldi kopuru esanguratsuan aurkitzen direnean, zerbait gehiago deduzitu ahal izango dugu euskal hitz horien etimologiari buruz. [Gure reseina gain Lakarra-ren lana, 2009]

Gure reseinaren bukaeran referitzen ginen ki inportantziá on azterbide hori arrén erakutsi ze...

... ustez iberieratik hartu ziren hitzak euskararenak zirela... [Gure reseina gain Lakarra-ren lana, 2009]

halan ze, ez zirelarik iberieratik mailegatuak, koinzidentzia lexikoak (adibidez numerikoak) akaso derivatuko ziren tiksn ahaidetasun posible bat artén iberiera eta euskara:

..., eta soka horretatik tiraka, akaso iberieraren eta euskararen arteko ahaidetasun-graduren bat arrazoigarriki erakusteko. [Gure reseina gain Lakarra-ren lana, 2009]
Ikus gure bukaera hori:
..., eta dudarik gabe bide emankorra dirudi. Areago, analisi honetatik ateratako emaitzek balio lezakete ustez iberieratik hartu ziren hitzak euskararenak zirela erakusteko, eta soka horretatik tiraka, akaso iberieraren eta euskararen arteko ahaidetasun-graduren bat arrazoigarriki erakusteko. [Gure reseina gain Lakarra-ren lana, 2009]
Eta justuki horixe da azterbideá zein saiatu ginen aplikatzen an gure jada aipatutako "Alcoyko beruna: iberieraren eta euskararen erroen arteko konparazioaren bidetik, Lakarraren erro-teoriaren argitara" (2009, ikus adibidez #2914). [2017] [>>>]

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina