Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa burúz "-kume" (2019): "...; pentsatu beharko litzateke jatorrizko testuinguru baldintzatu hori gaindituta zabaldu dela '-kume',..."
Behin mintzatu garén gain "-(k)ide" (ikus #2960,...), aipa daigun "-(k)ume" ere, zeintaz EHHE mintzo dén honela:
Lehen hurbilketa moduan, -hari / -kari (cf. auhari/bazkari), *hide / -kide (cf. haurride/adiskide) eta -heta / -keta (cf. Erroheta/Andozketa [SMillán 1025]) bikoteekin konpara liteke -kume, eta proposatu, haietan bezala, inoizko *hume orokor batekiko banaketa osagarrian zegoela -kume, txistukari ondotik. Honek, jakina, esangura handia luke hitzaren jatorrizko hasperenaren eztabaidan.
Baina bikote horietan aski argi dirudi -kari, -kide eta -keta aldaeren jatorrizko banaketa, txistukariaren ondoren agertu ohi baitira, eta ez da hala -kume-ren kasuan; pentsatu beharko litzateke jatorrizko testuinguru baldintzatu hori gaindituta zabaldu dela -kume, funtsean, eta egiari zor, -kide-rekin ere gertatu dena. [EHHE, 2019]
nondik azpimarratzen dugún zatitxo hau:
...; pentsatu beharko litzateke jatorrizko testuinguru baldintzatu hori gaindituta zabaldu dela -kume, funtsean, eta egiari zor, -kide-rekin ere gertatu dena. [EHHE, 2019]
Kontua da ze, behin "-kume" (edo "-kide") forma sortu dén an kontextu fonetiko bereziren bat (txistukariaren ondoren agertu ohi baitira), euren zabalkundea beregaindu ahal da respektu jatorrizko kontextu (baldintza) hori, bidéz betiko analogia, hala sortuz "-kume" forma atxiki beregaina (aplikagarria printzipioz an edozein kontextu fonetiko), eta areago, sortuz "kume" izena ere (antzera gertatuko zen kin "-kide" atixikia eta "kide" izena).
Bai, behin mekanismoa sortuta (akaso azpi baldintza bereziak), betiko analogiak egin ahal du bere lana (azpi baldintza diferenteak, orokorragoak). [2969] [>>>]

0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home