larunbata, otsaila 28, 2026

Ez dugu esanen nahasgarria ez denik, baina esanen genuke ze "dadukaionik" hori ez da datiboa, ez da "dadukeo", arrazoia emanez ki Urgell eta Ariztimuño

Zioén atzo Josu Lavin-ek:

Bi dadukaio ditugu Axular baitan. Besteak bai ematen duela NNN.

Ikus daigun: hauexek dira Axular-ek erabilitako bi "dadukaio" horiek, Borja Ariztimuño-k emanak an bere jada aipatutako tesia ("Euskara Arkaikoko adizki jokatuen gaineko ikergaiak", 2023:545):

Konsidera daigun, gainera, bigarren erabilera horren kontextua (an versio informatikoa ganik Josu Lavin bera):

77 Itsasoko untziak, barkha handiak, anhitz daduka, karga handia iasaiten du. Erditaraiño betheagatik itsas gaiñean dago. Hirur laurdenak betheagatik ere badabilla, oraiño ageri da. Guztia betha dadinean, hondatzen, eta ondoratzen da, orduan estaltzen da. Zeren ezta, soberaniak gaiñez eragin eztiazaionik, ezta bere neurria baiño gehiago dadukaionik. Bada haur beror gerthatzen zaitzu, zeure bekhatuen kargarekin, zuri ere. Egiten ditutzu hogoi bekhatu mortal, eta oraiño bizi zara, igurikitzen deratzu Iainkoak. Egiten ditutzu berrogoi, eta oraiño ere utzten zaitu. Egiten ditutzu hirurogoi, eta guztiarekin ere badu pazientzia, pairatzen derauzkitzu. Egiten ditutzu lauretan hogoi, eta orduan bethatzen da neurria, orduan mukurutzen da, orduan gainez eginik, untzia ondara bezala, zu ere, infernuko zolara erortzen zara.

Ez dugu esanen nahasgarria ez denik, areago noiz justuki aurreko perpausan agertzen zaigún "eztiazaionik" tripersonala, baina behin buelta batzuk emanda, esanen genuke ze "dadukaionik" hori ez da datiboa, ez da "dadukeo" (ikus atzokoa), baizik ze hobe doa honela (ikus Ariztimuño-ren goragoko versioa):

... eztiazaionik, ezta bere neurria baino gehiago daukakeenik

Ez dirudi hor datiborik behar denik (ez dirudi NNN denik, arrazoia emanez ki Urgell eta Aristimuño), baina, bestaldetik, egia da ze "-(k)aio" amaiera hori izaten dela tipikoki datiboa, halan ze pensatu beharko genuke an analogia nahasgarri horietako bat (esan nahi baitá formalki gaiztoa), oso antzerakoa nola hóri zein gertatuko zen an "daukio" bipersonala (= "dauko/dauka"), berdin ere formalki nahasgarria (ikus #3011). [3013] [>>>]

1 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

Zeren ezta, soberaniak gaiñez eragin eztiazaionik, ezta bere neurria baiño gehiago dadukaionik.

Urgell, Ariztimuño eta orain Rubio ere oker daude.

diazaio eta dadukaio biak dira NNN.

DIAZA + I + O
DADUKA + I + O

KE partikularen valiokidea da i hau:

i = ke

diazaio = diazakeo
dadukaio = dadukakeo

Bai, daduka + ke + o.

Adeitsuki

larunbata, otsaila 28, 2026 10:06:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home