ostirala, otsaila 27, 2026

dadukaio = "daukake" (hark hura) bipersonala vs "dadukeo" (hark hura hari) tripersonala]

Amaitzen genuen atzo aipatuz nóla zenbait analogia izan ahal dirén nahasgarriak (adibidez atzoko "dau(z)kio = dau(z)ko"), eta nóla Euskaltzaindia bera ere nahastu bide zen kin "dadukaio", zein ez litzaken tripersonala (alegia = "dadukeo") nola Euskaltzaindia-k sugéritu an ondoko oharra, jada aipatua:

  • dadukaio (dadukeo)

Zehazki, genioén:

Ikusten denez, analogiaren boterea handia da, are noiz analogia horiek formalki nahasgarriak izan ahal diren (bide batez esán ze halako adizki nahasgarrietan sartu behar da Euskaltzaindia-k gorago aipatutako Axular-en "dadukaio" ere, zein ez litzakén tripersonala, baizik bipersonala, nahiz báduen itxura nahasgarria, hainbeste ze, dirudienez, Euskaltzaindia bera ere nahastu egin da).
Izan ere, ikus Borja Ariztimuño-ren honako adibidea an bere tesia ("Euskara Arkaikoko adizki jokatuen gaineko ikergaiak", 2023:404):

  • dadukaio "daukake" (bipersonala: hark hura)

Ariztimuño-k kontatzen digu nóla Blanca Urgell-ek (2015) desegin zuén okerreko interpretazio hori, zeinen jatorria ei zén Ithurri-ren gramatika: 

Hortaz, lehenagokoen errakuntza [alegia, Ithurri, Euskaltzaindia eta Fernández] dadukaio N-N-N motakotzat hartzetik etorri bide da, testuinguruak N-N eskatzen duelarik (noski, -io amaierak huts eragin ziekeen). [Ariztimuño, 2023:415]

Hortaz, Axular-en "dadukaio" horretan,...

... -io amaierak huts eragin ziekeen [Ariztimuño, 2023:415]

oso antzera nola gure atzoko "daukio" bipersonalean ere. [3012] [>>>]

1 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

Bi dadukaio ditugu Axular baitan. Besteak bai ematen duela NNN.
Bila ezazu, nahi baduzu.

ostirala, otsaila 27, 2026 10:19:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home