asteazkena, martxoa 11, 2026

Gipuzkera zaharrean dokumentatzen dirá "-ra-" gabeko "*eradun" adizki argiak ere

Atzokoan amaitzen genuen esánez:

Hortaz, eta ikusten denez, gipuzkeran dokumentatzen dira "*eradun" objetu-plural argi batzuk kin "-st-" ("diraust") eta "-sk-"("diuscu"), aldeztuz gure hipotesia ezen mendebalderagoko "deust" edo "deusku" ere haien erro berekoak direla, alegia "*eradun" aditzekoak.
eta kontua da ze baita domunetatzen dirá "-ra-" gabeko "*eradun" adizki argiak ere, hala nola:
  • diuztegun ← di(ra)uztegun ("dizkiegun")
  • diuzcun ← di(ra)uzcun ("dizkigun")
  • diuscun ← di(ra)uzcun ("dizkigun", ikus atzokoa)
  • diutzudan ← di(ra)utzudan ("dizkizudan")

halanola ere soilik "-r-" gabekoak nola:

  • diauzten ← di(ra)uzten ("dizkidaten")

Horren inguruan idazten dú Ane Eraña-k an bere 2020ko "Jagin aditz laguntzaile ditrantsitiboa aztergai":

..., zehazki gipuzkeraren eremuko lekukotasun batzuetan, -r- gabeko *eradun-en adizkiak lekukotzen dira (23-24-25 . adibideak) ....

Gipuzkera zaharrean *eradun-en adizki batzuetan -r- galdu izanak gure hipotesiaren alde egingo luke, baina bildutako adibideak urriak ez ezik, berankorrak ere badira. Gure ustez, baliteke bokal arteko -r- ahularen galera Gipuzkoa aldean Araban baino berankorragoa izatea. [Eraña, 2020:239]

Denak ere "*eradun" argiak. [3024]

2 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

RAdun guztiak RAgabe bilaka daitezke:

derauzut = dauzut
dereizüt = deizüt
derautzut = dautzut
derautsut = deutsut
...

asteazkena, martxoa 11, 2026 2:56:00 PM  
Anonymous Anonimoa said...

Testu zaharrenetan ezkerrekoak agertzen dira ordea, eta eskuinekoetan azkena bakarrik. Lazarragak erautsi eta eutsi, biak darabiltza, funtzio desberdinetan.

asteazkena, martxoa 11, 2026 5:40:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home