osteguna, ekaina 05, 2025

Hammarström-en aproximazioa aurrerapausu bat da, baina, gure helburuetarako bederen, emaitza horiek ezin dira hartu oso hurbiletik

Atzokoan erakusten genuén honako taula kin datuak on 5252 hizkuntza:

Kontuan hartuz soilik hizkuntzen hitz-ordena nagusiak, hauxe daukagu:

OV → SOV + OVS + OSV = 2275 + 40 + 19 = 2334

VO → SVO + VSO + VOS = 2117 + 503 + 174 = 2749

baina tamalez guk bederen ezin izan dugu jakin zéin dirén 7536 hizkuntza horiek, ezta ere zéin diren 5252 hizkuntza aztertu horiek (ezin izan dugu aurkitu an internet), halan-ze, adibidez, ezin izan dugu jakin ea zerrenda horretan aurkitzen dirén zeinu-hizkuntzak ala ez (Glottolog datu-basean zerrendatzen dirá 8612 hizkuntza, eta horietarik 224 dirá zeinu-hizkuntzak, eta bestalde Ethnologue datu-basean zerrendatzen dirá 7159 hizkuntza, zeinetarik 160 dira zeinu-hizkuntzak). Printzipioz, ez genituzke konsideratuko zeinu-hizkuntzak, zeren, gure ikuspegitik, beste hizkuntza-populazio batekoak dira, analisi independentea behar duena.

Bestalde, aztertutako 5252 hizkuntza horietatik ezin izan dugu jakin zénbat dirén gaur egun mintzatutakoak, eta zénbat dirén hilda. Honá hemen Hammarström-ek (2016) emandako mapa bat non markatzen dirén bere inventarioko hizkuntzak:

  • bizi direnak (berdeak
  • hilak (gorriak):

Egia esan, mapa horretan bertan, ez dakigu zénbat hizkuntza dauden. Harago, eta ikus daigun ze-nolakoak dirén datuak, fija gaitezen an area bat zein dugun ezagutzen bereziki ondo:

Area horretan, ikusten ditugú hainbat puntu berde (hizkuntza biziak: 11 gutxi gorabehera) eta bi gorri (hizkuntza hilak). Interpretatzen dugu ze hor honako hizkuntza biziak egon litezke:

Gailegoa

Bablea

Leonesa

Mirandesa

Portugesa

Katalana

Valentziera

Aragoiera

Gaztelania

Euskara 

...

Gorrietako bat hauxe izan liteke:

Iberiera

...

Azterketa sinkroniko batean, hizkuntza hilak ez dira gure objetiboa (iberiera, demagun, ez da gure interesekoa orain). Bestalde, puntu berdeetan, ikusten dugu desoreka nabarmen bat artén hizkuntza romaniko oso estuki lotuak, zein banan-banan kontatzen diren (izan litezke adibidez asturiarra [bablea], leonesa eta mirandesa, besteak beste), eta euskararen realitatea, non eman litezkén gutxienez 3 varietate aski ezberdin (mendebaldekoa, zentrala eta ekialdekoa), nahiz-eta soilik kontabilizatzen den 1 (euskara). Duda gehiago: Mediterraneo aldeko puntu berde bat valentziera balitz, zergátik ez dago mallorkan beste puntu bat? Eta ez bada valentziera, zéin da? Valentziako zeinu-hizkuntza? Ez dakigu.

Horrekin esan nahi dugu ze, nahiz-eta Hammarström-en helburua dén datu ahalik-eta exahustiboenak ematea, eta bere aproximazioa aurrerapausu bat izan, kontua da ze, gure helburuetarako bederen, lortutako emaitzak ezin dira hartu oso hurbiletik (honetaz irakur sarrera osagarri hau ere). [2745] [>>>]

1 Comments:

Anonymous Anonimoa said...

Nire eritzian, hobe da erabiltzea "asturianoa" eze "bablea", berdin eze erabiltzen dugu "galegoa", "kastellanoa", "aragonesa" edo "katalana".

Luis Lauzirika

ostirala, ekaina 06, 2025 6:46:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home