..., alegia [aditzetako] "da-" hori ez dela objektu-marka bat, baizik denbora-marka, hain zuzen orainaldikoa (baita proposatzen du "e-" aurrizkia dela ez-orainaldiaren seinale, adibidez "etorren" forman, zeinen "e-" aurrizki hori kontsideratzen baita zaharragoa ezen "ze-"). [Gure reseina, 2008, jarráiki De Rijk (1992)]
Atzokoan aipatzen genuén gure 2008ko reseina hau...
... burúz azken egunotako "'Nunc' Vasconice" ganik De Rijk (1992):
- ikus hemen
eta gaurkoan gogoratu nahi genuke hango beste zatitxo bat, non aiapatzen genuén De Rijk-en analisi morfologikoa on euskal adizki batzuk (1992):
..., alegia [aditzetako] "da-" hori ez dela objektu-marka bat, baizik denbora-marka, hain zuzen orainaldikoa (baita proposatzen du "e-" aurrizkia dela ez-orainaldiaren seinale, adibidez "etorren" forman, zeinen "e-" aurrizki hori kontsideratzen baita zaharragoa ezen "ze-"). [Gure reseina, 2008]
Beherago jarraitzen genuén komentatzen De Rijk-en ikuspegia (1992):
Baina, de Rijk hirugarren azalpen baten alde agertzen da, zeinen arabera euskararen "da-" fonna hori pertsona guztientzat erabiliko litzatekeen sakonean, nahiz-eta gero konponente morfologikoan transformazio bat gertatuko litzatekeen. Transformazio honek kokatuko lituzke aditzaren hasierako kontsonantearen lekuan izenordainen hasierako kontsonanteak: n-, h-, g- edo z-. Hirugarren pertsonan, berriz, transformazio hori ez zen aplikatuko, halako moldez non agerian geldituko zitzaigun azpiko "da-" aurrizkia. [Gure reseina, 2008]
![]() |



1 Comments:
ni + da = na
hi + da = ha
gu + da = ga
zu + da = za
nin + da = ninda / nen
hin + da = hinda / hen
gin + da = ginda / gen
zin + da = zinda / zen
Aurrerantz ibiltzea baino errazagoa.
Argitaratu iruzkina
<< Home