Akaso ez litzateke ausartegia pentsatzea ezen hatsarrean adberbio horren esparru semantikoa ["da(n)"] lekuzkoa ere bazela, izan ere azken buruan signifikazio konkretuagoa (edo gutxiago abstraktua) da “hemen eta orain” ezen ez “orain” denborazko signifikazio soila (gure 2008ko reseina, komentatuz De Rijk, 1992)
Duela egun gutxi honatzen genuén gure 2009ko reseina bat gain Lakarra-ren "Reconstructing the Pre-Proto-Basque" (2005, ikus #2017), eta gaurkoan gauza bera egin nahi genuke respektu gure 2008ko beste reseina bat, kasu honetan burúz azken egunotako "'Nunc' Vasconice" ganik De Rijk (1992):
- ikus hemen
“-danik” ablatiboaren kasuan gainera, autoreak topatzen ditu adibideak non atzizki horren esangura ez den denborazkoa, hala nola “urrundanik”. De Rijk-en azalpen adberbial-denborazkoak egokia badirudi ere, akaso ez litzateke ausartegia pentsatzea ezen hatsarrean adberbio horren esparru semantikoa lekuzkoa ere bazela, izan ere azken buruan signifikazio konkretuagoa (edo gutxiago abstraktua) da “hemen eta orain” ezen ez “orain” denborazko signifikazio soila (eta hala azal genitzake agertzen diren lekuzko adibide horiek ere). [Gure reseina, 2008]
Horrá tarte luzeagoa:
Ikus De Rijk-en pasarte bat (1992), non autoreak zenbatzen dituén "-danik" formaren erabilera tenporalak eta espazialak an Leizarraga (11 erabilera espazial versus 55 denborakoak)
... la obra de Leizarraga no abunda demasiado en complementos circunstanciales de tiempo, en general, y menos aún en aquellos que permiten el uso del sufijo -danik. Así, el número de ejemplos no es muy elevado; sólo he anotado 55 casos, con otros 11 de uso espacial en vez de temporal: barnadanik 'desde dentro' y urrundanik 'desde lejos'. [De Rijk, 1992:714]Gure ikuspegitik, "da" (edo "da(n)") bere sorreratik bertatik izanen zén partikula espazial-tenporala (oso kontextuala, oso konkretua, oso bertatik bertarakoa), eta gerora joanen zen nagusitzen bere zentzu tenporala batez ere barnén aditz-morfologia. [2922] [>>>]




1 Comments:
urrundanik hitzaren aldaera bat urrunganik dugu
da(n) = ga(n)
danik = ganik
...
Biek daukate zentzu espaziala nahiz temporala.
atzoganik, betiganik, biharganik, lehenganik, oraiganik...
ASTOAGA = (sitio o lugar) donde está el burro o hay burros
Adeitsuki
Argitaratu iruzkina
<< Home