asteazkena, uztaila 29, 2026

Horrá Juan Antonio Mogel-ek (1745-1804) moldatutako ipuin bat: "Neba ta arreba birena"

 Horrá Juan Antonio Mogel-ek (1745-1804) moldatutako ipuin bat:

Neba ta arreba birena 

Eder asko da, ona dana; zantar asko, on eztana. 

Guraso batek eukazan seme-alaba batzuk; semia zan gorputzez ondo egina, arpegi ederto ebagi ta azal zurikua; barriz alabia lepo jitatu edo makurtuba, baltzerana ta arpegi matxarduna. Ebilzala jolas ta ume jokuan egun baten neba-arreba oneek, ikusi zituben euren gorputz ta arpegijak ispillu baten; arrotuzan nebia, ta lotsatu arrebia. Ak egiten eutsan oni sinu bere edertasuna bardindu guriaz onen ezaintasunaz. Minberatu jakon bijotza neskatilliari neba edo mutil dongiaren kinu ta sinubak gaiti. Eldu zan aita gana illetaz ta negarrez alabia, ta dirautsa: 

- Aita neuria, nebiak egin dau oker andi bat; artudau ispillu andrakume bakarrentzat eginzana. Arrotu da guztija bere burubari eder-iritxirik. Ordu onik ez daukat arrezkero; arpegijan emoten deust, neure errubaga, bera baxen itxura galantekua ez nasalako. 

Deitu eutsan aitak semiari. Emon eutseen bijai laztan bana, ta dirautse: 

- Neure umiak, gura neuke egunoro begiratu zaiteezan bata ta bestiori ispillu zuzenian: zu, neure semia, ezaindu ez zaitezan ariman ekandu dongaakaz; ta zu, alaba neuria, edertu zaitian oitura on apaingarri bakarrakaz.

Edertasunak dirau urte gitxijan; on izatiak, nai bada, bizitza guztijan.

Interesgarria. [3164] [>>>]

1 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

translator.eus => automatikoki

Bi neba-arrebena

Oso ederra da ona dena; eta oso itsusia, ona ez dena.

Guraso batek seme-alaba batzuk zituen; semea gorputzez ondo egina zen, aurpegi ederrekoa eta azal zurikoa; alaba, berriz, lepo-oker edo makurtua, beltzarana eta aurpegi itsusikoa. Egun batean, neba-arreba hauek jolasean eta ume-jokoetan ari zirela, ispilu batean ikusi zituzten beren gorputz eta aurpegiak; semea harrotu egin zen, eta alaba lotsatu. Hark keinuak egiten zizkion arrebari, bere edertasuna haren itsustasunarekin alderatu nahian. Bihotza mindu zitzaion neskatilari, neba edo mutil gaiztoaren keinu eta imintzioengatik. Alaba aitagana joan zen, kexu eta negarrez, eta esan zion:

—Ene aita, nebak oker handi bat egin du; emakumeentzat bakarrik egina den ispilua hartu du. Guztiz harrotu da, bere burua edertzat joaz. Geroztik ez dut une lasai bat bera ere izan; aurpegira bota dit, nire erruz izan gabe, bera bezain itxura ederrekoa ez naizela.

Aitak semeari deitu zion. Biari laztan bana eman, eta esan zien:

—Ene seme-alabak, nahi nuke egunero begiratuko bazenute, bata zein bestea, ispilu zuzenari: zu, nire semea, ariman ohitura txarrekin itsusi ez zaitezen; eta zu, ene alaba, ohitura onen apaingarri bakarrarekin eder zaitezen.

Edertasunak urte gutxi irauten du; on izateak, nahi izanez gero, bizitza osoan.

asteazkena, uztaila 29, 2026 9:28:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home