Zér gertatzen ari da hemen?
Leioako campusa, 2003ko uztailaren 26a, goizeko hamarrak inguru: Juan Garzia Garmendia aurreko egunetan aritu zaigú itzulpengintza-ikastaroa ematen eta, gaur azken eguna izanik, dudetarako eguna da.
Juan-ek berak emana digu prentsatik hartutako artikulu-sorta fotokopiatu bat, afinda horren gainean lan egin dezagun, eta justuki azken egun horretan galdetu diezaiogun zernahi ere. Galdetu dut éa egin genezaken ariketa praktiko bat: erantzuna baiezkoa izan da. Hartu dut Juan-ek emandako artikulu baten aurreneko esaldia, eta eskatu diot arren itzul dezan. Hauxe zen esaldia:
Ohartu ze goiko esaldia ez da, gaztelaniaz, batere esaldi berezia. Egunkari batetik aterea da (Juan-ek berak aukeratutako artikulu batetik), eta hori baino esaldi askoz konplexuagoak bazeuden artikulu berean, eta, zer esanik ez, egunkari berean eta edozein egunkaritan. Ikus artikulu berean zegoen beste ale hau:

El mortal atentado terrorista perpetrado contra dos policías nacionales en Sangüesa ha despejado cualquier duda razonable sobre la supuesta virtualidad del plan del lehendakari Ibarretxe –una libre asociación del País Vasco con el Estado español en régimen de soberanía compartida- para conseguir como resultado indirecto el abandono definitivo de las armas por ETA.Juan-ek denen aurrean irakurri du esaldia, eta egin ditu komentario orokor batzuk; baina gero, uko egin dio itzulpena egiteari, han, itzulpen-ikastaro batean, publikoki. Ezin ulertuz Juan-en jarrera, berriro eskatu diot, arren, egin zezala, nik nahi nuela egin konparazioa artén originala eta itzulpena. Baina alferrik, ezetz eta ezetz.
Ohartu ze goiko esaldia ez da, gaztelaniaz, batere esaldi berezia. Egunkari batetik aterea da (Juan-ek berak aukeratutako artikulu batetik), eta hori baino esaldi askoz konplexuagoak bazeuden artikulu berean, eta, zer esanik ez, egunkari berean eta edozein egunkaritan. Ikus artikulu berean zegoen beste ale hau:
Los rumores de las últimas semanas en torno a un eventual alto el fuego de la banda terrorista fueron alentados en un primer momento por una equívoca mención del comunicado de ETA del 10 de mayo al referéndum previsto por el lehendakari Ibarretxe –“en un escenaro de ausencia de violencia y exclusiones”- como última etapa de proceso: ...Zér gertatzen ari da hemen? [19] [>>>]
Etiketak: itzulpena, Juan Garzia
1 Comments:
Jesus Rubio jauna,
Ezin ulertuzkoa Garziaren erantzuna. Bon, edo lar ulergarria, zeren argi erakutsi baitzuen ezen berak ez zekiela egiten eta hori itzultzea sinpleki ezina dela ohiko euskara batuan.
Zuzen zaude eta arrazoi duzu:
Zer gertatzen ari da hemen?Adeitsuki
Josu Lavin
Argitaratu iruzkina
<< Home