astelehena, martxoa 27, 2017

Unitate sintetikoak vs analitikoak

Bittor Hidalgok dio: (Argia, 2003ko azaroaren 23a)
GALDERA: Zuk esana da: "errazago ulertzen da, beti, segida komunikatiboan antolatutako testua, alderantzizkoan antolatua baino". Zer da "segida komunikatibo" hori?

BITTOR HIDALGO: Oso garbi dagoena da, guk ez ditugula gauzak osoki sortzen, ez jasotzen. 4 lerroko esaldi bat ezin da osoki entzun, ez irakurri, ez ulertu. Zatika jasotzen dugu, eta zati batek bestera garamatza. Lehen zatia ez badugu ondo lotzen bigarrenarekin, eta bigarrena hirugarrenarekin, ulertzeko zailtasuna sortzen da. Beraz, testu bat komunikatiboa izan dadin, zatiek elkarri ondo lotuta egon behar dute.
Badirudi guk bai irakurtzean eta bai entzutean kolpe batean ulertzen ditugun zatiak direla 10 bat silabatakoak. 10 silabatik gorako zatiak nekez ulertzen ditugu. 7-8 silabatako multzo hori da "informazio unitatea" deitzen dena. Gure mintzoa informazio unitateak lotuz antolatzen da.
Bestalde, gure memoriaren barruan zati desberdinak daude: gauzak ulertzeko eta esateko erabiltzen dugun memoria zatiari "short term memory" deitzen zaio, epe laburreko memoria alegia, edo "work memory", lanerako memoria. Badirudi guk lanerako memoria horretan erraz gorde genitzakeen datuak direla 7 silabatakoak, oso zati laburrak, ia informazio unitateen tipokoak.
Informazio unitate independente pila bat ematen baditugu hasieran, entzuleak elkarrekin lotzeko zailtasunak ditu, esaterako: "Alemanian, iaz, gure lagunak, mendira joan zirenean..." zailtasuna dugu hori dena gure buruan gordetzeko harik eta amaieran esaten den aditzak dena borobiltzen duen arte. Bukaerako aditzak lotura ematen duenerako, hasierako xehetasun pila bat galdu ditugu, geure garunak, ez euskaldunen garunak, baizik gizakien garunak, ez daukalako gaitasunik dena gordetzeko, ez bada beste ideia nagusiago batekin lotuta.
Horrek eragiten du idatzitako mezuak deskodetzeko arazoa. Esaldia hobeto antolatu behar da. Lehenengo ematen diren informazio unitateak globalizatzaileak badira, jakiten dugu geroztik datozen zatiak non kokatu. Hori da euskarazko modu naturalean idatzi diren testuetan oso erraz gertatzen dena. Eta hori da euskara batuarekin zaintzen ez duguna, horrekin beharrean kezkatu garelako galdegaiaren legea errespetatzearekin. 
Oso interesagarria da, dudarik gabe, Bittor Hidaldok dioena. Informazioa zatika jasotzen dugu, eta baldin zati horiek ez badira ondo lotzen, ulertzeko zailtasuna sortzen da. Galdera dá: noláko luzeak izan ahal dira gehienez zati itsasgarri horiek? Erantzuna soilik izan liteke orientagarria, baina Hidalgo mintzo da buruz 7 silaba, oso zati laburrak.

Nire ustez 7-8 silabatako zati horiek izan litezke handiagoak edo txikiagoak segun euren informazioa izan kontextualagoa edo rhematikoagoa. Baldin informazioa kontextualagoa bada, tope hori luzatuko litzake, eta informazio oso ezustekoa bada (oso akontextuala), tope hori bihur liteke are mugatuagoa ere.

Halako zati prozesagarriak itsatsiz (segida komunikatiboan), ahal dira sortu izen-sintagma luze bezain ondo prozesagarriak, zeinen barruan egon litezke beste izen-sintagma batzuk edota perpaus subordinatuak baina koherenteki kateatuak. Eta gauza da ze justuki koherentziak sortzen du potentzia kateatzaile hori, justuki koherentzia hori zein ez dén existitzen an izen-sintagma buruazken-unitarioak on Juan Garzia (ikus aurreko sarrerak), nok, bere azalpenetan, behin da berriro abertituko digu burúz tamainá on bere adreilu linguistiko horiek, azpimarratuz ze (adreilu edo izen-sintagma horiek) dúte osatzen unitate bat:
Berriro diogu: luze-konplexuena delarik ere, izen-sintagmak osatzen duen unitate-hori esaldia den etxearen adreilu bat baino ez da, eta adreiluen tamainen mugan ibili behar da betiere, bere eginkizuna taxuz beteko badu. Prepositiboa (buru-buztan) izan zein postpositiboa (buztan-buru) izan, batera hartzeko unitate bat da halakoa, formaz eta esanahiz. [Juan Garzia, 2014:20-21]
Jakina, "airean" eraikitako adreilua soilik ahal da ulertu nola unitate bat, esan nahi baita unitate sintetiko bat, zeren ezin da ondo interpretatu harik ailegatu ki amaierako buru itsasgarria (zein ahal den izan printzipalki izena, postposizioa edo aditza).

Sintaxi buruazkenean kateazioa ez da izaten koherentea. Sintaxi burulehenean aldiz, 7-8 silabako zati koherenteak (edo txikiagoak ere, praktikoki hitz bakoitza) ahal dira metatu aiseki eta efektiboki (kantitatean eta kalitatean), osatuz izen-sintagma eta esaldi luzeak zeinen osotasuna baita analitikoa: zati koherente bakoitza báda berez unitate itsasgarria eta prozesagarria.

Ez, ez dira inondik inora funtzionalki berdinak osotasun sintetikoa eta osotasun analitikoa (unitate sintetikoak eta analitikoak), eta justuki diferentzia funtzional horretan datza potentzia rekursibo diferentziala artén sintaxi burulehena eta sintaxi buruazkena. [266] [>>>] [A29] [A30] [A31]
______________________________
Irakur ere sarrera hauek:
1.: Arazo guztiak joan ohi dirá batera
2.: Adreiluak nola etxeak
3.: Adreiluak
4.: Juan Garzia: "berdin" ala "oso desberdin"?  
5.: Zer gertatzen ari da hemen?

6.: Ordena regresiboa: zentzu batean, izenzalekeriarik gogorrena
7.: Sintaxia da ekonomia purua
8.: Informazio referentziala izaten da arinagoa (aurre aditza), eta informazio berria izaten da pisuagoa (atze aditza)

Etiketak: , , , , ,

2 Comments:

Anonymous Gilen said...

Kaixo, Jesús. Pentsatzen dut artikulu hau zure interesekoa izan daitekeela:

http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2017-06-18/hemeroteca_articles/los-nativos-euskaldunes-predicen-antes-lo-necesitan

Ezin baduzu irakurri, deskargatuta daukat testua.

Ondo izan

astelehena, ekaina 19, 2017 4:01:00 PM  
Blogger Jesus Rubio said...

Eskerrik asko, Gilen.

Hurrengo postetan komentatu nahi nuke bai artikulu hori, eta baita beste artikuluren
bat ere non ukitzen baita gai bera, baina
batez ere saiatuko naiz komentatzen jatorrizko artikulua
nondik segitzen dira artikulu horiek guztiak, zein baita:

Molinaro, N., Giannelli, F., Caffarra, S., & Martin, C.D., (2017) Hierarchical levels of representation in language prediction: The influence of first language acquisition in highly proficient bilinguals. Cognition, 164, 61-73.
Doi: 10.1016/j.cognition.2017.03.012

Ondo izan.

osteguna, ekaina 22, 2017 12:28:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home