Juan Garzia-ren eredu sintaktikoa: ezintasuna ekinez egina
Behinda, aurreko sarreran, Juan Garzia-k berak erákutsí noláko ondorio onak segi litezken baldin, galdegai-legea ahaztuta, askatasunez erabiliko bagenitu galdegai postverbalak (eta, jakina, preverbalak ere), galdera da: zergátik erabili beharko genuke eredu sintaktiko bat zek anputatzen du aukera aberasgarri eta potente hori (ezen ez gogaikarri)? Zergátik autolesionatu horrela? Zér dela-ta halako pobrezia sintaktiko-komunikatibo antzu bezain autoinposatua?
Ikus Juan Garzia-ren hitzetan bere ereduaren ezintasun autoinposatu hori [Juan Garzia, "Joskera lantegi", 1997:214]:
Lastimagarria dela hori? Ez, lastimagarria da hori eredua zek inposatzen du halako ezintasun nabarmenki pobretzaile hori, hala nola filosofia sintaktikoa nondik dén elikatzen eredu sintaktiko kaltegarri hori, zein baita, konprobatzen denez, adibide ezin hobea on ezintasuna, ekinez-egina. [291] [>>>]
Ikus Juan Garzia-ren hitzetan bere ereduaren ezintasun autoinposatu hori [Juan Garzia, "Joskera lantegi", 1997:214]:
Esan beharra dago, aurrekoaren hizpidetik, lastimagarria dela esaldiaren amaierako posizio hori aditz -muturrean egonik ardatz eskax diren aditz- mekanikoak kokatzeko baino beste zerbait probetxagarriagotarako ez baliatzea, edonolako enfasien leku naturaletakoa baita, nahiz guk galdegai-enfasia ezin dugun hor kokatu baieztapenezko esaldietan (ezezkoetan, bai; inperatiboek-eta, berriz, aditza aurrez emateko joera dute noski, baina agindua bera ohi da enfasi), idatzizko estandarrerako aukeratu dugun sisteman, inguruko antipodetatik antipodetan. [Juan Garzia, "Joskera lantegi", 1997:214 (nabarmendu gorriak nireak)]Beraz, Juan Garzia-k diosku ze galdegai-enfasia ezin dugu hor kokatu (baieztapenezko esaldietan).
Lastimagarria dela hori? Ez, lastimagarria da hori eredua zek inposatzen du halako ezintasun nabarmenki pobretzaile hori, hala nola filosofia sintaktikoa nondik dén elikatzen eredu sintaktiko kaltegarri hori, zein baita, konprobatzen denez, adibide ezin hobea on ezintasuna, ekinez-egina. [291] [>>>]
Etiketak: desbideak, eraginkortasuna, galdegaia, Juan Garzia
2 Comments:
Niri eguiten zait arras zail ulertzea hemen dathorrena
Esan beharra dago, aurrekoaren hizpidetik, lastimagarria dela esaldiaren amaierako posizio hori aditz -muturrean egonik ardatz eskax diren aditz- mekanikoak kokatzeko baino beste zerbait probetxagarriagotarako ez baliatzea, edonolako enfasien leku naturaletakoa baita, nahiz guk galdegai-enfasia ezin dugun hor kokatu baieztapenezko esaldietan (ezezkoetan, bai; inperatiboek-eta, berriz, aditza aurrez emateko joera dute noski, baina agindua bera ohi da enfasi), idatzizko estandarrerako aukeratu dugun sisteman, inguruko antipodetatik antipodetan. [Juan Garzia, Joskera lantegi, 1997:214 (nabarmendu gorriak nireak)]
Eguia osoa esateco ez dut ulertzen, ezin izan dut. Izquiriatua othe dago cripticoqui ulerdezaten soilic behar duquetenac baina ez jendarte zabalac?
Erramun, erantzun dizut hemen.
Argitaratu iruzkina
<< Home