Ikus Juan Garziaren hitzetan bere ereduaren ezintasun autoinposatu hori [Juan Garzia, "Joskera lantegi", 1997:214]:
Esan beharra dago, aurrekoaren hizpidetik, lastimagarria dela esaldiaren amaierako posizio hori aditz -muturrean egonik ardatz eskax diren aditz- mekanikoak kokatzeko baino beste zerbait probetxagarriagotarako ez baliatzea, edonolako enfasien leku naturaletakoa baita, nahiz guk galdegai-enfasia ezin dugun hor kokatu baieztapenezko esaldietan (ezezkoetan, bai; inperatiboek-eta, berriz, aditza aurrez emateko joera dute noski, baina agindua bera ohi da enfasi), idatzizko estandarrerako aukeratu dugun sisteman, inguruko antipodetatik antipodetan. [Juan Garzia, "Joskera lantegi", 1997:214 (nabarmendu gorriak nireak)]Beraz, Juan Garziak diosku ze galdegai-enfasia ezin dugu hor kokatu (baieztapenezko esaldietan).
Lastimagarria dela hori? Ez, lastimagarria da hori-eredua zek inpósatu halako ezintasun nabarmenki pobretzaile hori, hala nola filosofia sintaktikoá nondik den elikatzen eredu sintaktiko kaltegarri hori, zein baita, konprobatzen denez, adibide ezin hobea on ezintasuna, ekinez-egina. [291] [>>>]
Niri eguiten zait arras zail ulertzea hemen dathorrena
ErantzunEzabatuEsan beharra dago, aurrekoaren hizpidetik, lastimagarria dela esaldiaren amaierako posizio hori aditz -muturrean egonik ardatz eskax diren aditz- mekanikoak kokatzeko baino beste zerbait probetxagarriagotarako ez baliatzea, edonolako enfasien leku naturaletakoa baita, nahiz guk galdegai-enfasia ezin dugun hor kokatu baieztapenezko esaldietan (ezezkoetan, bai; inperatiboek-eta, berriz, aditza aurrez emateko joera dute noski, baina agindua bera ohi da enfasi), idatzizko estandarrerako aukeratu dugun sisteman, inguruko antipodetatik antipodetan. [Juan Garzia, Joskera lantegi, 1997:214 (nabarmendu gorriak nireak)]
Eguia osoa esateco ez dut ulertzen, ezin izan dut. Izquiriatua othe dago cripticoqui ulerdezaten soilic behar duquetenac baina ez jendarte zabalac?
Erramun, erantzun dizut hemen.
ErantzunEzabatu