Hobe lehenago zein beranduegi
Aurreko sarreran emandako aipua e-Atxaga dú jarraitzen honela:
Esan beharrik ere ez dago utopia lortzearren, gero eta gehiago, hobeto, ederrago adierazteko gai izatearren, hizkuntzak baliabide asko behar dituela, eta, ahal den neurrian, bortxatu egiten duela hizkuntzaren naturaltasuna, hizketan azaltzen dena. Euskarak, esate baterako, aditza bukaeran jartzeko joera omen du. Baina Juan Bautista Agirrerentzat joera hori muga bat da, eta horregatik idazten du honela Jesusen eta bere dizipuluen arteko elkarrizketa bat:“Nere semechoac, maite izan ezazue elcar: Filioli, diligite alterutrum. Aspertu ciran icasleac, beti gauza bera adituaz, eta esan cioen: Maisua, cergatik beti gauz au esaten digu? Erantzun cien: Ceren Jaunaren Aguintea dan, eta au ongui eguiten bada, bera bacarrik asco dan”.
Bistakoa da. Aditza aurrera ekartzen du, eta “ceren” bezalako partikulak erabiltzen ditu. [Bernardo Atxaga, "Antzarak, zenbakiak eta letrak", 2007:9]Azken buruan, hizkuntzek, orohar komunikatiboki efektiboagoak izateko, eta horregatik erakargarriagoak, euren ibilbidean, noiz edo noiz garatu beharko dituzté baliabideak zeinekin ahalbidetú ordena burulehen potenteagoa, pausatuagoa, jarraituagoa, askeagoa, sintaktiko-interpretatiboki koherenteagoa eta expresiboki efektiboago eta moldagarriagoa (argudiatu dugunez). Eta hobe lehenago zein beranduegi. [333] [>>>]
Etiketak: Atxaga
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home