asteartea, iraila 04, 2018

Adexkiderik bage bizitea da orobat nola testigorik bage iltea

Goiko tituluko esaera horregaz hasten da gaurko Berria egunkarian Iker Tubiaren artikulu bat non gogoratzen dén figurá on Mariano Mendigatxa erronkariar laguntzailea e-Bonaparte printzea:
Adexkiderik bage bizitea da orobat nola testigorik bage iltea
Eta hortxe begitara dagerkigu egitura sintaktiko burulehen interesgarri bezain ahaztu bat: "orobat nola...", zein den ber familikoa nola "berdin nola...", eta zeinen ereduari jarraiki, "sor" daitezke beste batzuk nola "antzera nola..." edo "erabat nola...".

Galdera dá: Nón gelditu dira egitura horiek? Nóiz hasiko gara sortzen eta erabiltzen beste antzerakoak ere, zein diren hain beharrezkoak? Nóiz hasiko gara bultzatzen sintaxigintza berria, zein den euskararentzat orobat nola ura arrainentzat?

Konparatu:

Adixkiderik gabe bizitzea testigorik gabe iltzearen berdina da.
eta: 
Vivir sin amigos es igual que morir sin testigos.
Zéin da eraginkorragoa? Zergátik? Zéin da bidea? [334] [>>>]

Etiketak: , ,

2 Comments:

Anonymous Anonimoa said...

Beste aukera bat?:


Bizitzea bape lagun barik da nola hiltea bape testigu barik.

(bape = bat bere, bat ere; uste dut zuberoan edo, esaten dela batto).



Luis Lauzirika

asteartea, iraila 04, 2018 5:21:00 PM  
Anonymous Anonimoa said...


Parkatu, batto ez da synonimoa "bape"ren. Batto da "bat"en synonimo.

Luis Lauzirika.

asteartea, iraila 04, 2018 5:26:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home