astelehena, abuztua 03, 2020

Erabilera fosildua: "Jaincoac digula egun on!"

Atzoko sarreran Josu Lavin-ek ematen zigún ondoko adibidea:
Jaincoac digula egun on!
non agertzen zaigún fosildua gure "digula" ez-laguntzailea (ikus [953], eta gogora dezagun ze, linguistikoki, erabilera fosilduak oso dira interesgarriak zeren islatzen dituzté erabilera zaharragoak).

Gainera "digula" hori deskonposatu ahal da an "digun + la", non "digun" hori ez da baizik subjuntibo sintetiko bat, sortua gehituz "-n" atzizkia ki adizki indikatiboa ("digu"). Dagokion subjuntibo perifrastikoa litzaké "eman dezaigun" edo "eman deigun", eta esaera geldituko litzaké honela:
Jaincoac eman deigula egun on!
Ikus beste subjuntibo trinko batzuk an "Doctrina Cristiana en Castellano y Bascuence" (1626):
Escacendiot dagon emen lurrean vicigaradenean gurequi bere gracias, eta guero digun bere gloria.
non "dagon" = "egon dadin" eta "digun" ="eman deigun". [976] [>>>]

Etiketak: ,

1 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

= Jaincoac deraucula egun on!

asteartea, abuztua 04, 2020 8:35:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home